#
#

Salmo berriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Jaun bakarrarentzat salmoa #
#
#

Zu zera nire Jauna, Zu gabe ez dut ondasunik,
ez dago zoriontasunik Zuregandik kanpo.
Jaunaren errukia beti ospatuko dut,
aitortuko dut zure leialtasuna gizaldiz gizaldi.

Ene Jainko, sor ezazu niregan bihotz garbia,
barruz alda nazazu, ez kendu niri zure espiritua,
itzuli ezaidazu zure salbamenaren poza.
Zuregandik datoz ondasuna eta indarra,
Zu zera zeru-lurren Jauna.
Zure eskuetan daude aintza eta ahalmena,
Zuk egiten dituzu handi eta sendo guztiak.

Zorionekoa bere ustea Jaunarengan jarri duena;
zorionekoa bere gordelekua Jaunarengan daukana!
Ene arima, gora ezazu Jauna,
nire izate osoak bedeinka beza bere izen santua,
nigan dagoen dena Zuk ezagutzen duzu-ta.

Zintzoak, ospa ezazue Jauna,
bihotz zuzenekoen gorespena merezi baitu.
Zorionekoa, Jauna bere Jainkoa duen gizona!
Guk Jaunarengan dugu uste on,
Bera da gure laguntza eta ezkutua,
Berarengan pozten da gure bihotza.
Bere izen santuaz fidatzen gera.

Abesti berri bat abestuko diot Jaunari.
Jauna, Zu handia eta aintzatsua zera.
Zeru-lurrak zerbitzu zaitzatela,
beti Aita ona izan zaralako.

Jauna, erakuts ezaizkidazu zure bideak,
zure bideetan argi nazazu,
egizu leialtasunez ibili nadila beti.
Erakutsi, bai, nire Jaungoiko
eta Salbatzaile bakarra Zu baitzera.
Jauna, Zu hurbilean zaude, entzun nire deia,
jaso nire laguntza-eskariak.
Izan nitaz erruki.
Emadazu bizia zure aginduetan.

Jauna, Zuk lurraren arreta duzu, ureztatzen duzu,
egunero aberasten duzu zure bedeinkapenez,
lur-ildoak ureztatzen dituzu, erne-muinak bedeinkatzen.
Zuk mundu beteko abestirik ederrena merezi duzu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue