#
#

Salmo berriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Norberarekin aurkitzearen salmoa #
#
#

Zurekin aurkitzen naiz eta benetan NI-NEU izan gura dut.
Zurekin, Jesus, lagun,
benetan ZU zarena eta ez beste bat.
Zurekin: zure aurpegiarekin, zure eskuekin, zure bihotzarekin,
zure izatearekin.
Zurekin, Nazareteko Jesus; zure nortasun bereziarekin.

Zure izatea liluragarria da; zure hitza erakargarria;
zure bizitzako era deigarria.
Zugan ez dago bikoiztasunik,
zugan dena da egia eta egia bakarrik dago.
Zure aurrean egon gura dut
Eta benetako GIZONAREN aurrean eta JAINKOAREN aurrean
sentitu gura dut.

Ni nazanekin aurkitu gura dut;
nire barruan sartu; nire sakontasuna ukitu
eta azalkeriatik bizitzeari utzi;
Jesus, nire adiskide,
nire barrua ezagutu eta barrutik bizitzen hasi gura dut;
nazanaren eta ez nazanaren kontzientzia hartu gura dut;
nire argi-ilunak onartu gura ditut,
nire beldurrak eta larrialdiak;
nire buztina ukitu eta zugana jaso.

Hemen nauzu, Jauna, neu ez izatearekin nekatuta;
alde guztietan erabilia izatearekin nekatuta;
sasi-askatasunean biziaz, benetako askatasun ezarekin nekatuta;
mozorrotuta bizi izatearekin nekatuta;
benetan eta barrutik arnastu barik bizitzen nekatuta;
nire ziurtasun ezarekin eta bizitza non oinarritu ezarekin nekatuta.

Jesus Jauna, bizi izaten lagunduko didaten
arrazoi sakonak jarri gura ditut nire bizitzan;
neure neurrian jarriko naben
motibazio argiak eta garbiak;
neure borondatea izan eta erabakitzeko indarra;
askea izan nahi dut eta neure aukerak egin;
hareatzatik irten eta haitz sendoaren gainean eraiki.

Hemen nauzu nire sustraien eta nire historiaren bila;
hemen nauzu, zintzoa eta benetakoa izateko gogoarekin;
hemen nauzu, nire norberekeriatik irten eta maitasunean bizitzeko;
hemen nauzu, nire izatea zelakoa den jakin guran.
Hemen nauzu, aldatu, eta beste era batera bizitzeko gogoarekin;
hemen nauzu, zutunik dagoen gizaki berria izateko gogoarekin.

Jesus, nire adiskidea,
lagundu iezadazu errazera jo ez dagidan;
lagundu, lotzen nauten loturak apurtzen;
lagundu, babesten nazan oskol hori apurtzen;
lagundu iezadazu gehiago izaten, gailurra bilatzen.
Jesus, nire adiskidea,
lagundu iezadazu nire bizitza zurearen antzekoa izan dadin;
zure Ebanjelioaren jarraitzaile izan nadin;
gizaki izatearen EREDU garbia zarela ikusten.

Neu izan gura dut eta ez inoren kopia;
benetakoa izan eta nire egia zaindu;
ausarta izan eta bizitza benetan hartu;
erabakiak hartu, beti noraezean ibili barik.
Jesus, nire adiskidea,
emandako hitza bete gura dut;
nigan sortu den adiskidetasunean eta maitasunean leiala izan gura dut.
Sortzaile izanez, barrutik bizi gura dut;
nire izate sakonetik NEU izan
eta bihotzez bizitzen ikasi.

Jesus, nire adiskidea, hemen nauzu:
neurekin bat egin gura dut eta horretarako zeu behar zaitut;
Zu zarenetik, ni nazana ezagutu;
Ebanjelioaren argitara, ni nazana ezagutu.
Jesus Jauna, gizaki barri lez bizi gura dut,
Jainko Aita-Amak, zure bitartez, guri utzitako proiektua,
egi bihurtzen joanez
eta esker onekoa izanez.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue