#
#

Salmo berriak: "ELKARTEA - MISIOA"


Erreinuaren eskakizunetik egindako salmoa #
#
#

Gure artean dago zure Erreinua,
Jesus Jauna.

Gure artean dago zure Erreinua, Jesus Jauna.
Gure elkartean dago zure erreinua.
Gure anaiarteko harremanetan daramagu,
zure maitasun Espirituaren ontasuna eta samurtasuna,
eta zure piztueraren poza eta grazia.
Jauna, zure Erreinua gure artean dago: eskerrik asko!

Jauna, zure Erreinua gure Elizan dago,
eta sinestunen artean dago.
Zure Hitzaren hazia gure bihotzetan daramagu,
eta gure izatearen barruan zure Espirituaren maitasuna.

Ondasunak banatzen ditugunean, zure Erreinua sendotzen da.
Elkarrekin otoitz eginez, zure erreinua agertzen da.
Behartsua laguntzen dugunean, zure Erreinua esnatzen da.
Jauna, zure Elizan, zure Erreinuaren legamia gara.
Zure Elizan, Jauna, munduko gatza eta argia gara.
Jauna, zure Erreinua Elizaren erdian dago: eskerrik asko!

Jauna, zure Erreinua munduaren erdian dago.
Maitasuna gorrotoaren gainetik dagoenean,
eta barkamena mendekuaren gainetik.
Egia gezurraren gainetik dagoen lekuan,
eta zuzentasuna zapalketaren gainetik,
zure Erreinua dago.
Askatasuna esklabotzaren gainetik dagoen lekuan,
eta samurtasuna maitasun-ezaren gainetik,
zure Erreinua nagusi da.

Jauna, zure Erreinua maite diren gizakien bihotzean dago.
Jesus Jauna, zure Erreinua osotasunean
betiko bizitzan izango dugu.
Zure Erreinuak zerua betetzen du,
Jauna, zure Erreinurantz goaz:
bizkortu ezazu gure ibiltzea.

Itxaropenez goaz: arindu gure nekaldia;
sinesmenez goaz, begiak zugan ipiniaz:
zatoz gure bila.

Herri bakar bat bezala goaz aurrera:
Aita-Amaren aurpegi bila goaz.
Gizadi berri baten bila goaz:
zeru berrien zain gaude.

Lurrean erromes bezala goaz aurrera:
betirako gizaki berri izango gara.
Jauna, garaien amaieran,
zure Erreinua betea izango da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue