#
#

Salmo berriak: "BESTE BATZUK"


Eguna amaitzeko salmoa #
#
#

Ene arima, bedeinkatu egizu, Jauna.
Nire izate osoak bedeinkatu begi bere izen santua.
Zu, Jauna, ona eta samurra zara,
dei egiten dizutenentzat erruki hutsa.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
BEHAR DUGU TA HITZ EGIN,
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA
GUREKIN EGON GUREKIN.


Jauna, entzun nire otoitza,
aditu nire eskariaren ahotsa.
Erakutsi, Jauna, zure bidea,
zure egi-bidea jarraitu dezadan.
Zaindu, arren, nire bihotza osorik,
zure izenaren maitasunean.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
BEHAR DUGU TA HITZ EGIN,
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Nire arimak Jaunagan itxaroten du,
bere berbaz fidatzen da;
nire arima Jaunaren zain dago,
gauzaina egunsentia baino areago.
Jauna beti daukat aurrean:
Bera eskumaldean dudala,
ez dut zalantzarik izango.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
BEHAR DUGU TA HITZ EGIN,
HELDU DA GAUA ILUN-LUNA,
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Jaunak bere gerizpean gordetzen zaitu,
zeure eskumaldean duzu;
Jaunak eraikitzen ez badu etxea,
alperrik dihardute etxegileak.
Jaunak zaintzen ez badu uria,
alperrik daude ertzainak.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
BEHAR DUGU TA HITZ EGIN,
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA,
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Jauna ona da, bere errukia betikoa da,
bere leialtasuna gizaldiz gizaldi.
Eskerrak emaiozu Jaunari, ona da-ta,
Haren maitasuna betikoa da-ta.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
BEHAR DUGU TA HITZ EGIN,
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA.
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Jauna nirekin dago; ez naiz beldur;
gizonak ze kalte egin ahal deust?
Jauna da nire indar eta adore,
Bera da nire salbamen.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA,
BEHAR DUGU TA HITZ EGIN,
HELDU DA GAUA ILUN-ILUN,
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Jauna da nire argi ta salbamen,
noren beldur izan naiteke?
Jauna da nire biziaren babes,
nork niri ikara eragin?
Nire bihotzean entzun dot: “Bilatu nire arpegia”.
Zure arpegia bilatuko dut, Jauna,
ez egidazu ezkutatu zure arpegia.

GUREKIN EGIN, GUREKIN, JAUNA,
BEHAR DUGU TA HITZ EGIN,
HELDU DA GAUA ILUN-ILUNA,
GUREKIN EGON, GUREKIN.


Ikusi eta txastatu egizue zein ona dan Jauna.
Zorionekoa Beragan babesten dena.
Zorionekoak Zugan indarra aurkitzen dutenak,
euren erromes-bidea antolatzean.

GUREKIN EGON, GUREKIN, JAUNA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue