#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Ase nagizu maitasunez, Jauna! #
#
#

BAI EDER, JAINKO, ZURE MAITASUNA!
GIZASEMEAK ZURE HEGALPERA BATZEN DIRA,
ZURE ETXEKO GURITASUNEZ ASETZEN DITUZU,
ZURE ATSEGINEN IBAITIK EDANAZOTEN DEUTSEZU.
ZUGAN BAI DAUKAZU BIZI-ITURRIA
ETA ZURE ARGITAN IKUSTEN DOGU ARGIA.



BAI EDER, JAINKO, ZURE MAITASUNA!
Sinisten dogu, Jainko / Aita zaituguna,
hutsaren hutsetik Zeuk / sortu gaituzuna.
Zure eskuan gure / gaua ta eguna,
Zu gugan ta gu Zugan / hau da batasuna!
Agortu ezina da / zure maitasuna.


GIZASEMEAK ZURE HEGAPERA BATZEN DIRA.
Ez da beste aitarik / ez beste amarik
Zuk hainbeste daukanik / gure ardurarik.
Zeutzat egin ginduzun / ez dot zalantzarik,
Zuk ez dozu galdu nahi / seme-alabarik,
ez zuk, ez guk ez dogu / pozik alkar barik.


ZURE ETXEKO GURITASUNEZ ASETZEN DITUZU.
Ni izatez izanik / Zeuretzat egina,
Zuregan izan ezik / hau ase-ezina!
Zeugan dago guretzat / poz ta atsegina.
Zu izanik guretzat / hain maitale fina,
gehitu Zureganako / gure maite-mina.


ZURE ATSEGINEN IBAITIK EDANAZOTEN DEUTSEZU.
Baditugu eskeintzak / inguru guztitik
iruntzi-ahala gauza / kontsumo ontzitik...
Gehienak kalterako / hamar hamabitik.
Gaur oihu dagitsugu / bihotzen erditik:
“Emoiguzu edaten / zure iturritik”.


ZUGAN BAI DAUKAZU BIZI-ITURRIA.
Seintxoa bila dabil / amaren bularra,
eta aurkitu arte / garraxi, negarra,
areago niretzat / oi zure beharra.
Erakutsi eiguzu, / Aita zerutarra,
gu aseko gaituan / iturri bakarra.


ETA ZURE ARGITAN IKUSTEN DOGU ARGIA.
Argi-seme gara ta / heldu nahi argira,
argiaren atzetik / zenbat jira-bira!
Ixuri, arren, Jauna, / bihotzen erdira
Zuregandik datorren / goi argi distira;
zuzendu gaizuz, Aita / zure iturrira.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue