#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Itxaroten dagoanaren salmoa #
#
#

Bila eta bila nabil, Jauna,
eta Zugan aurkitu dot itxaropena.
Zuzena eta leiala zaran Horrek,
salbau nagizu.
Zure izenaren aintzarako:
zuzendu eta gidatu nagizu.

Zu nire lagun zara,
atera nagizu ezkutuan jarri deusten saretik.
Zure eskuetan jarten dot nire bizia:
Zuk, Jauna, Jainko leial horrek,
lagunduko deustazu!

Zugaz fiatzen naz:
poztu eta alaituko naz zure maitasunaz.
Zu zara nire biziaren zaintzaile,
atsekabeak eta arriskuak inguratzen nauenean.
Emoidazu aukera, urtenbidea aurkitu dagidan.

Entzun egidazu, Jauna:
larri nago, nire bizitza azkenetan dago,
isilean negarrez nago,
indarrak agortu jataz,
hazurretarainoko minez nago.

Entzun egidazu, Jauna:
irriz ta barrez daukadaz;
neure lepotik barrez, beste barik,
hor konpon eginaz; ez ezagun bat bainintz.
Gauzaeztan ontzi baztartu bat sentitzen naz.
Baina nik Zugan dot uste on, Jauna;
hau dinotsut: “Zu zara nire Jainko”.

Zure eskuetan dago nire joan-etorria,
Zure eskuetan nire atsekabeak.
Erakutsi egidazu zure arpegi distiratsua,
eta salbau nagizu zure leialtasunez.
Jauna, ez nadila lotsa izan Zuri dei egiteaz.

Bai haundi, Jauna, zure ontasuna,
zintzo jatzuzanentzat!
Zuk nire bizia
zure bihotz-ondoan gordeten dozu
,
eta zure ezkutu horretatik
berba egiten deustazu,
betiko lagunzahar lez.

Bedeinkatua Zu, Jauna,
nire alde ezin esan ahalakoak egin dozuzana!
Nire bihotza kantari dago:
“Gora bihotza, bixkortu zaiteze,
Jaunagan uste on dozuenok!”
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue