#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Zure Erreinuak nahastau egiten gaitu, Jauna #
#
#

Zure Erreinuak nahastau egiten gaitu, Jauna,
gurean beste balore batzuk dagozelako.
Zurean, Jauna,
herriko plazetan bakea nagusi da
eta zuzentasuna pobreen alde dago.

Zurean, ez dagoz beti eskean dabizan eskuak,
ez eta ezkontza atzeratu beharrean dagozan gazteak,
mahaietan egunero ogi samurra banatzen dalako,
eta inguruan etxe babestuak aurkitzen diralako.

Mugak, herrien lurrak markatzen dabez,
baina ez dago anai gorrotorik
eta ez dago inor inoren gainetik.
Epaileen aulkiak zerbitzariak hartzen dabez
eta txikiena haundi bihurtzen da,
agintaritza zerbitzu bat dalako.

Zurean, Jauna,
ez dago inor suntsitzeko armarik.
Zurean, Jauna,
onartzen gaituen eskuak dagoz,
umeak laztantzen dituenak;
gaixoekin egoten dakie
lana guztien artean banatzen,
jai egunetan dantzatzen,
eta doluminetan laguntzen.

Zurean ,Jauna,
ez dagoz zapalduak
eta kontu korrituak ez dabe agertzen nor dan gehiago.
Kaleetan ez dira agertzen guzurrezko agintzarik,
ez eta telebistak gauzak guzurrezko eran esan.

Zelan ulertu eta eraiki zure Erreinua
gureak guztiz kontrakoak diranean?
Kristauak gara eta eleizara joaten gara,
baina ez zaitugu drogazalearengan ikusten,
edo behartsuengan onartzen,
edo apalagan entzuten,
edo kartzelaratuengan askatzenů

Ezer gutxi dakigu zuk agintzen deuskuzun honetan:
benetako maitasunean
zuzentasun argian,
egi osoan oinarritutako bakea eraikitzen joatea,
inongo gogorkeria barik.

Bihurtu zaitez gugana, Jauna,
zure seme-alabongana,
eta errepikatu herriaren aurrean zure Erreinuko pregoia:
behartsuak eta bihotz garbiak zoriontsu izango dira;
baita gose-egarri diranak eta zuzentasunaren bila dabizanak;
baita barrua bizi eta hitz zuzenak esaten dabezenak;
zugan konfiantza dabenak eta zure maitasunean itxaron.

Ebanjelioko Jauna, Mesias, profeta eta Erreinuaren misiolari,
zatoz mundura,
eta guk ulertu ez arren,
esaiguzu barriro ere, zure egitekoa ederra dala;
gizakia, lotzen dituen kateetatik,
diru zapaltzaile eta arma hiltzaileetatik
askatzera datorrela;
horrela, gure eskuak alkartuz,
askatasuna eta zuzentasuna ahal dala,
eta alkarrekin bakezko hamaika abesti kantatu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue