#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Esker onezko salmoa #
#
#

Maite zaitut, Jauna,
neugaz zagozalako
.
Zu zara nire harkaitz sendo,
gaztelu seguru niretzat.

Zu zara nire salbatzaile,
nire harkaitz, nire gordeleku.
Zu nire indar salbatzaile,
zaintzen nauan babes ezkutua.

Arriskuan aurkitzen nazanean,
guzurrak eta gatxak inguratzen nauenean,
euren sareetan harrapatu nahirik,
Zuk, Jauna, nire deia entzuten dozu
eta nire eskariari erantzuna emoten.

Zu zara, Jauna,
beti irauten dozun bakarra.
Dana joan doa, dana amaitzen da,
danak dau bere azkena.
Zu bakarrik bizi zara betiko!
Horregatik, Jauna,
Zugan jarri dot uste osoa
.

Zuk askatzen nozu
arerio indartsuakandik,
ni baino ahaltsuago diran
kontrario guztiakandik.
Zu zara nire euskarri
eta askatzen nozu,
maite nozulako
.

Bai haundia zarala, Jauna!
Zure kontu nire zuzentasuna;
Zuk ziurtatu dozu
nire eskuen garbitasuna,
zure bideak jarraitu nebazalako
eta Zutaz fiatu.

Jauna, gogoan izan ditut
zure aginduak,
eta leiala izan naz
eurak benetan betez.

Zintzo jokatzen dozu zintzoagaz,
fin diharduzu finagaz,
zuhur maltzurragaz.
Garbi agertzen zara garbiagaz.
Herri zapaldua
Zuk salbatzen dozu

eta begi-harroak apaltzen dozuz.

Zu lagun zaitudala,
erasoten deutsat arerio-taldeari.
Zutaz fiatuta,
ezinezak menderatzen ditut
.
Merezi dau, bai,
zure bideetan ibiltea!

Zuk indarrez jantzi nozu,
nire bidea garbi itzi deustana.
Zu ezkutu lez zaitut,
eskuok prestatu deustazuz burrukarako,
nire besoak indarrez betez.

Hau dinotsut: Gora Jauna!
Bedeinkatua nire Harkaitza!
Hau dinotsut:
goratua bedi nire Salbatzailea!
Nigaz hain haundia izan zaralako.

Eskerrak emoten deutsudaz
herriaren aurrean,
beti lagunduten deustazulako
zure Espirituaren adorez!

Ez dot bildurrik,
Zugan seguru sentitzen naz
.
Zu zaitut nire adore eta nire indar burrukarako.
Zu zara, Jauna, Jainko Salbatzaile.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue