#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Zugan nire bizipoza #
#
#

Zugan ipini dot, Jauna,
nire uste ona, nire itxaropena;
Zu samurtasunez nire gainera makurtu zara,
eta nire deia entzun dozu
eta nire bizitza onartu.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zugan nire bizipoza!


Zuk atera nozu, Jauna, heriotz-lezatik,
Zuk atera nozu
hondatuta nengoan lupetz artetik;
Zuk ezarri dozuz nire oinak
hatx sendo gainean
.

Zuk zuzendu dozuz
nire pausoak bizi-zentzun bila
.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zugan nire bizipoza!

Ni zoriontsu sentitzen naz
eta abesti barri bat abestuten deutsut;
Nik goralduten zaitut
eta pozez goraka nago
zure aurrean, Jauna
.

Zure presentziak liluratzen nau
eta zure aurrean txiki sentitzen naz;
eta gogo beroz noa zure atzetik,
beste guzur-bideak itzita.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zugan nire bizipoza!

Zenbat harrigarri egin dozuzan
nire bizitzan, Jauna!

Ez da besterik inor,
gizonari zuk beste maitasun deutsanik!

Jakitera emon gura dot
Zuk nigaz izan dozun
ontasuna eta samurtasuna
Eta pozik abestu, Jesus Jauna,
Zuk nire Historian egin dozuna.
Bihotz-bihotzez eskerrak zuri!
Zugan nire bizipoza!

Zuk ez dozu nahi, Jauna,
galtzen dan gauzarik
, erdipurdiko berbarik,
Zuk ez dozu nahi egoera barri batek
hondatzen dauan sentimenturik.

Zuk nahi dozuna, Jesus Jauna,
bihotz zabal eta leiala da,
Aitaren deiari “bai” esateko
prest dagoana: “hemen naukazu”.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zugan nire bizipoza!

Gizartean zure justizia aldarrikatu nahi dot;
Zuk nahi dozunez,
herrien artean solidaritza sendotu;
Zuk behartsuei eta baztertuei
deutsezun leialtasunaren barri emon.

Zure maitasuna eta zure egia
txikienen artera heldu daiten ahalegindu.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zugan nire bizipoza!

Zure samurtasuna
betor nire bizitzara, Jauna
,
eta sendotu nagiala;
zure maitasuna eta zure egia
izan beitez nire bizileku.

Bizi egin nahi dot, on eginez bidean ibili;
nire bidean bake eta erruki-urratsak itzi nahi dodaz.
Ez egidazu itzi okerbidera joaten
eta gitxiago Zutaz lotsatuten munduaren aurrean.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri!
Zugan nire bizipoza!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue