#
#

Salmo barriak: "ALKARTEA - MISINOA"


Barriztatu nahi dabenen salmoa #
#
#

Gure sustraietara bihurtu nahi dogu, Jauna,
gure bizitzaren erraiak ikutu,
elikatzen gaituen uren iturburuetara jo,
eta emakume samariarrak lez, Zugandik edan,
eta pozez eta itxaropenez saltoka besteengana hurreratu.

Zure hautsi ezineko
maitasunaren esperientzia barri bat egin nahi dogu,
gure bizia, bizi guztien Bizia zaren horretan
oinarrituta dagoela gogoan hartu.
Gure barruan sarturik,
zugaz, norberarekin eta besteekin aurkitu nahi dogu.

Gure muga eta ahultasun guztien gainetik,
Zu gugan zagozala aurkituko dogu.
Gure historia eta bizitza osoa harturik,
buztinlariaren eskuetan dagoen buztina lez,
zure eskuek gure izate BARRIA moldatu dagiela.

Gure barru-barrutik,
egunero bizi-barritu nahi dogu,
benetako biziari zabalik egonez.
Jauna, egunero hasten diran izaki barri lez ikusi nahi gaituzu,
erortzerakoan apalak,
eta zure seme-alaba izatearen duintasunez jaikitzen dakienak.

Jauna, gure ondoan,
anai-arreben presentzia sentitu deigula,
alkarrekin buztina moldatuz,
oraina eta geroa alkarrekin eraikiz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue