#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Jaunagan pozten danaren salmoa #
#
#

Pozik sentitzen naz.
Nire bihotza Jaunagan pozten da.
Bere salbamena ospatuten dot.
Nik, Jauna, barre egiten deutset nire arazoei,
neugan zure maitasuna ospatzen dot-eta.

Zu santua zara, zuzena,
Zugan dana da armonia eta batasuna.
Zugan sendo sentitzen naz,
oinak harkaitz gainean lez.
Zu barik, ez naz seguru sentitzen,
oinak hondar gainean lez.
Zu nire Harkaitz!

Gizakien berbak, Jauna, guzurrezkoak dira,
harrokeriz esanak diranean.
Zuk ezagutzen dozu giza-bihotza,
bertatik darion ona eta txarra.
Zuk badakizu banatzen berba faltsoa alde batera
eta egintza zuzena bestera.
Haundia zara, Jauna!

Zugaz indartsuen armak desegiten dira.
Zugaz koldarrak adorez betetzen dira.
Zugaz aseak ogi-truke sal-erosten dira.
Zugaz goseak loditu egiten dira.

Zugaz emakume agorrak
zazpi seme-alaba erditzen dabez;
Zugaz seme-alaba askoren ama agor gelditzen da.
Nire bihotza pozez dago, Jauna!
Zugaz bizitzea beste gauza bat da!

Zuk, Jauna, emoten dozuz heriotza eta bizia.
Zuk, Jauna, beheratzen eta goratzen dozu.
Zuk, Jaunak, emoten dozu
pobretasuna eta aberastasuna.
Zuk, Jauna, leza-zuloan sartzen
eta handik ateratzen dozu.
Beste barik!

Nire bihotza Zugan pozten da,
zure bideak ez dira gureak-ta.
Holakoxea zara:
zure lagunen pausoak zaintzen dozuz,
gaiztoak ilunpetan galduten diran bitartean.

Holakoxea zara:
bertan behera izten dozu,
bere indar hutsez irabazi nahi dauana.
Holakoxea zara: salbau egiten dozu
zure esku errukitsuetan bere burua ipinten dauana.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue