#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Bihotz zoriontsu baten salmoa #
#
#

Aleluia, Jauna! Zaindu nagizu,
nire gordeleku Zu zara-ta.
Aleluia, Jauna! Onartu nagizu,
nire bizileku Zu zara-ta.
Aleluia, Jauna! Gorde nagizu,
burrukan nire babeski Zu zara-ta.

Nik bihotzez dinot:
Zu zara nire Jauna,
nire bizitzaren Jainkoa.
Nik neure bihotzean dinot:
Zu zara nire ondasuna
eta Zugandik kanpo ez dago ezer.

Zu zara nire bihotzaren
poza eta zoriona betiko.
Zu haundia zara, harrigarria,
nire existentzia asebetetzeko bestekoa.

Zugan sinisten dabenakaz bat eginda dinotsut:
gurtzen zaitut, Jauna!
Zugan itxaroten dabenakaz bat eginda dinotsut:
Zugan itxaroten dot, Jauna.
Bihotzez maite zaituenakaz bat eginda dinotsut:
maite zaitut, Jauna.
Aleluia! Amen! Aleluia!
Zorionekoa Zugaz kontatzen dauan gizona!

Zu zara nire ondare-zatia,
Zu nire edontzirako ardau gozoa;
zure graziz eta leialtasunez,
pozez betetzen nozu egunero.

Nire zoriontasuna
zure ahoko berbatik eskegita dago,
eta nire begiak aspertu ezinik
zure ezpanetako irriaren egarri dira.
Bedeinkatzen zaitut, Jauna,
maite nozulako eta zuzentzen nozulako.

Zu beti nire ondoan zoaz
eta nire bizitzako bidea zuzentzen dozu;
Zu zagoz nire existentziaren erdian
eta samurtasunez berba egiten deustazu.

Zugaz seguru sentitzen naz
eta bidea arindu egiten jat;
Zugaz nire oinak ez dabiltz kili-kolo
eta Zuk lagunduta gustura nago.
Nire bihotza pozez goraka dago
eta nire erraiak pozez saltoka.

Zoriontsu sentitzen naz,
teilatu ertzeko kurloia lez;
zoriontsu sentizen naz,
zeru-betean hegaz doan kaioa lez;
zoriontsu sentitzen naz,
gauez zeru urdinetik eskegita
ņirņir dagoan izarra lez.
Aleluia! Amen! Aleluia!
Zorionekoa zugaz kontatzen dauan gizona!

Nire bihotzak atseden hatzen dau,
gustura sentitzen naz zure ondoan;
zure Espirituak egi osora eroaten nau
eta libre sentitzen naz.

Zure maitasunak,
nire bizitzari segurtasuna emoten deutso;
eta zure arpegiak, eguerdiko eguzkiak lez,
nire bidea argiz betetzen dau.
Aleluia! Amen! Aleluia!
Zorionekoa Zugaz kontatzen dauan gizona!

Erakutsi egidazu, Jauna, nire bizitzako bidea
eta bete-betean bizitzeko dohaia emoidazu;
beti zure arpegi-aurrean ibili nahi dot,
nire bizitzako gau ta egun guztietan,
eta gozauazo egidazu nire bihotz-hondoan
zure egiazko maitasuna.

Zu zara nire atsegina, Zu nire itxaropena;
Zu zara nire altxorra, Zu nire ondasuna.
Zoriontsu naz Zugaz
eta pozaren pozez goraka egiten dot,
mendi gainetan basahuntzak lez.

Alaitu egidazu nire bihotza
jaiaren eta dantzaren Jainko Horrek;
alaitu egizu zure begirada gozoaren bila
dabilen nire bihotza.
Aleluia! Amen! Aleluia!
Zorionekoa Zugaz kontatzen dauan gizona!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue