#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Jainkoaren egarri danaren salmoa #
#
#

Jainko, nire Jainko,
zure bila nabil eta ez zaitut aurkitzen;
zure egarri da nire bihotz txiki zorabiatu hau;
zure bila nabil eta sarri engainaturik sentitzen naz,
nire arimea lur siku, ur barik lez, sentitzen da-ta.

Zure egarri naz:
zure benetako maitasun eta leialtasunaren egarri.
Zure egarri naz:
zure egiaren eta askatasunaren egarri.
Zure egarri naz:
zure justiziaren eta fideltasunaren egarri.
Zure egarri naz:
zure maitasunaren eta errukiaren egarri.

Zure bila nabil,
goizean eguzkiruntz joten dauan lorea lez.
Zure bila nabil,
itsasoraino luzatzen dan errekearen antzera.
Zure bila nabil,
hazten eta helduten doan hazia lez.
Zure bila nabil,
bere amaren babesa bilatzen dauan umearen antzera.

Zure maitasuna, Jauna, bizia da;
neure bizia baino hobea da
.
Zure arpegiak zure graziaren
eta egiaren distira zabaltzen dau.
Zure eskuak zabalik dagoz
parkamena eta harrera eskeintzeko.
Zure izate osoa
gizonarentzat salbamen-indarra da.

Ene Jainko, beratu egizu
nire bihotza zure ontasunez;
zure samurtasunezko euri gozoz freskatu nagizu;
jatsi bedi nire gainera zure maitasuna,
goizeko iruntza lez;
eta zabaldu nire ezpanak,
pozaren pozez abestu dagitsudan.

Gauetan, bakardadean eta isiltasunean nagoanean,
Zu zaukadaz gogoan;
eta nire bihotza zure begiradearen argira doa;
Zuk betetzen dozu nire gaua;
Zu zara nire existentziaren zentzuna;
Eta, niretzat,
beti ondoan zaitudan adiskidea zara
.

Beti zure zain nago;
Zugaitik nire bihotzak ez dau lorik egiten.
Zugaitik nago gauzaina lez,
Zu noiz etorriko zain.
Zugaitik nire bihotza
hegaz doa zure arpegia ikusi arte.
Zugaitik nire arimea
Zugana estututen doa, neugan zure bila.

Zaindu nagizu, Jauna,
beti deika dagozan sasijainkotxoetatik,
azokatan lez, txutxeriak, azal-huskeriak,
orbel zaratatsuak eskeiniz.
askatu nagizu, Jauna,
nire existentzia nok eroango,
nire bizitza liluratu nahirik dabiltzanakandik.

Ene Jainko, nire bihotz nekatua
zure bila dabil jota ke egarri biziz,
bidean zehar Zugan dago-ta bakarrik erantzuna.
Zure bila nabil,
eskuratu nebazan hainbat gauza hutsak itziaz,
orain niretzat ezebezak diranak.
Zu zara niretzat ezkutuko altxorra.

Zure egarri naz,
zure Ogiaren, zure bizi-Berbearen gose-egarri.
Zure egarri naz,
Ebanjelioko egiaren egarri.
Zure egarri naz,
zure Eleizeagazko batasunaren egarri,
Zure egarri naz,
zure Espirituaren indarraren egarri.

Zure bila nabil, zure bila dabilen
kristau alkartearen ondoan.
Zure bila nabil, neugaz bidelagun
doazen anaiakaz batera.
Zure bila nabil, eta badakit bizirik zagozana,
gure erdian presente, Jesus Jauna,
zure izenean alkartu gareanon erdian.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue