#
#

Salmo barriak: "ALKARTEA - MISINOA"


Ez noa bere izenik esaten #
#
#

Ez noa bere izenik esaten,
Zuk, Jauna, esku-zabalean idatzita daroazulako.
Ez noa bere larrialdiak aipatzen,
babesbako errugabearen ondoan zagozelako, Jauna.
Ez noa bere bizitza kontatzen,
bere buruko ule guztiak ere kontatutako dozuzalako.
Bizi dauan polizia jazarpena ere ez noa kontatzen,
Zuk ondo dakizulako zer dan aurrean erabilia izatea.

Ez noa bere tristura kontatzera,
Zu, Jauna, nahigabeturik hil zinalako.
Bere bakardadeaz isilean gelditzen naz,
bakar-bakarrik kurutzera joan zinalako.
Bere txikitasuna begiratzeko ere ez deutsut eskatzen,
Zu, Jauna, azken eta danen zerbitzari izan zinalako.
Bere egoerea kontuan eukitekorik ez noa eskatzen,
sufritzen dagoenaren aurrean bihozbera zaralako.

Jauna, bakar-bakarrik nitaz,
nire alkartea, nire Eleizea
eta nire munduatzaz hitz egin nahi deutsut.
Zure seme-alaba nazan honetaz;
Zuk deitua izan dan nire alkarteatzaz;
zure talde jarraitzailea dan nire Eleizatzaz;
zurea ere badan nire mundu honetaz.

Jauna, gure esku-zabalean,
sufritzen dagozanen, pobretuen
eta euren lurra itzi behar izan dabezenen izenak
idatzirik eroan daiguzala.
Euren oinazeak, negarrak eta oihuak entzuteko
belarriak irekiak izan daiguzala.

Lagundu eiguzu,
euren bizitzak, sentimentuak, kulturak, sinesteak ezagutzen.
Euren familiako argazkiak samurtasunez begiratzen,
eta eurekin batera,
euren lurraldeko maiteenei
bialtzen deutseezan diru apurrak kontatzen.

Ez deigula alde egin,
eurak aurrean erabiliak diranean;
ez deigula alde egin euren errealitatetik.
Ez gaitezela geratu gure tristezian, Jauna,
eurena haundiagoa dalako;
euren begietan, eskuetan,
euren izate osoan idatzirik dago.

Gure bakardadea, Jauna,
sarritan benetan mingarria,
geuk aukeratzen dogu,
gure bizi izateko eratik datorkiguna;
eurena, askatasuna zapalduz,
behartua da.
Euren bakardadeko ordu batzuk gozatzeko,
jakin deigula euren ondoan egoten.

Euren txikitasuna,
zure Zoriontasunen, zure Erreinuaren
zure promesen boz-gailua izaten lagundu eiguzu;
zure Ebanjelioa han idatzirik ikusi deigula,
zure erregetza, azkenengoena,
aurrean erabiliena eta baztertuena dan
Barri Ona gogorazi deiskuela.

Azkenez, Jauna, ez dadila gogortu gure bihotza;
ez gaitezela ohitu zure seme-alabak sufritzen ikusteaz.
Aita-Ama zaitugun horrek,
samurtu egizu gure bihotza,
sufritzen dagoanarengan Zu ikusi zaiguzan.
Hainbeste saminen erdian,
Gizadi Barri bat eraikitzen joateko
aukera barrik aprobetxatu daiguzala;
hauxe da izan ere zure egitasmo bakarra
zurea eta gurea dan munduko gizon-emakume guztientzat.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue