#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Itxaroten dauanaren sendotasuna #
#
#

1
Jauna dot argi eta osasun;
eta nori bildur izan?
Jainkoa badot babes-lekua
zelan bizi bildurrean?
Iruntzi nahirik datozanean
jota zapalduz lurrean,
Zuk lagunduta, danak jo ta behe-ra,
begoz altzau ezinean.

2
Nahizta gudari talde osoa
ipini neure aurrean,
ez naz izango ikara beldur,
bakea nik bihotzean.
Etsaiak hasten badira ere
burruka gogorrenean,
orduan eta sendoago ni
neure itxaropenean.

3
Hauxe bakarrik eskatzen deutsot
neure Jaungoiko Jaunari:
horrexen bila nabil ni eta
eskean nago Berari:
Haren etxean bizi nadila,
-hori dodanez pozgarri-
bizitza horren gozamenean
pozkariotan kantari.

4
Hak zainduko nau, beti bezela,
arriskurik dagoenean:
jausi ez nadin, gizagaixo hau!,
etsai maltzurren sarean.
Gorde-lekuan ezkutaturik
bere txabol babesean,
sendo ta tinko ipiniko nau
harkaitzaren gailurrean.

5
Horrela, etsai danen gainetik
jarriko naz garailari;
eta ondoren, neurri gabean,
emongo deutsot pozari.
Txabol santuan eskeiniko dot
eskerronezko opari,
poz-jarioan kantu alaiak
abestuaz Jainkoari.

6
Errukitsua zaranez, Jauna,
entzun eizu nire deia,
nire bihotzak bilatu daian
beti zure onginahia.
Zure aurrean bizitzea da
nire pozaren sustraia,
eta nigandik ez eizu, arren,
ezkutatu arpegia.

7
Ez nagizula zapuztu ere
betirako hasarrean,
laguntzailerik gabe ez nadin
geratu neure bidean.
Zure eskutik izten banozu,
zapuztuta baztarrean,
etsaiak laster lotuko nabe
amorruz euren menpean.

8
Nire guraso, aita ta amak
hor itziko banindue,
Zugana, Jauna, itxaropenez
laster batuko nintzake.
Zeuk erakutsi eidazuz, Jauna,
zure asmo eta lege,
zure bidetik ibili nadin
etsaien bildurrik gabe.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue