#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Dana txarto urteten dauanerako salmoa #
#
#

Inok ez nau ulertzen, Jauna;
Zuk, behintzat, ulertu nagizu, ona zara-ta.
Begira inok ulertu ezin dauan bihotza;
zeure ondoan gorde nagizu, Jauna,
gaua nun igaro ez daukat-eta,
eta nire bihotza zartatuta daukat,
gehiago ezinean hotzez.
Dana txarto doakidanean, Jauna, Zeu zakidaz lagun.

Sarri Zutaz gomutatzen ez banaz ere,
orain dei eta dei nagokizu;
salbau, atera nagizu zoritxarreko une honetatik;
erruki zakidaz, Jauna,
neure Jainkoa lez bilatzen zaitut-eta,
eta zure maitasun eta samurtasunaren aurrean,
sinistu, arren, ez noa inora Zugandik igesi!
Dana txarto doakidanean, Jauna, Zeu zakidaz lagun!

Jai egitea zer dan ez dakian
nire bihotz hau bizibarritu egizu;
ona eta parkakorra zarean Horrek
emoidazu arnas pixka bat;
dei egiten deutsuenentzat
maitasunez aberats zarean Hori,
Zugan jartzen dot
nire arima urduri eta makala, oihu eta guzti.
Dana txarto doakidanean, Jauna, Zeu zakidaz lagun!

Lurjota eta larri nagoanean, dei egiten deutsut;
badakit, ni ziur nago,
erantzunen bat emongo deustazula;
zure ondoan, ez da inor zure antzekorik,
inor ez zu baizen maitekorrik,
bide ertzean zaurituta dagoanagaz
Zu bestean arduratuko danik.
Dana txarto doakidanean, Jauna, Zeu zakidaz lagun!

Zu bakarrik zara haundi,
Zuk bakarrik egiten dozuz harrigarriak gugaz,
ezarri, arren, nire bizitzan
samurtasunaren eta maitasunaren ezaugarriak;
ezarri, arren, nire bihotzean
zure ikustaldiaren ezaugarria,
nire sinismen epela sendotu daiten,
bidean aurrera doala.
Dana txarto doakidanean, Jauna, Zeu zakidaz lagun!

Batu nire bihotza zure Izenaren bildur santuan;
estutu ni nazan guzti hau zure Aita-besartean;
erakutsi zure bideak
eta edegi nagizu zure Berbearen argitara,
eta izan zakidaz ama samur baten antzeko.
Dana txarto doakidanean, Jauna, Zeu zakidaz lagun!

Eskerrak Zuri bihotz-bihotzez
erantzun deustazulako
;
zure izena beti goratuko dot, gizonaren Jainko!
Goralduko zaitut nire egun hotz eta ilunetan ere;
Zuk askatu nozu neure bihotz-hondoan, zigor astunetik.
Dana txarto doakidanean, Jauna, Zeu zakidaz lagun!

Eskerrak Zuri, Jauna,
txarto doakidanean, eta urteerarik ez,
Zu zara nire atea zabalik
negarrera eta samintasunera.
Eskerrak Zuri, baztarra jota,
sufritzen dauanaren Adiskide,
eta zure presentziaz bere tristurea
alaitasun bihurtzen dozulako.
Dana txarto doakidanean, Jauna, Zeu zakidaz lagun!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue