#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Jainkoaren presentziaren salmoa #
#
#

Jauna, Zuk aztertzen nozu,
Zuk barrendu eta ezagutzen nozu;
beste inok baino gehiago dakizu nire bizitzaz;
Zuk, maite nozun Jauna, dana dakizu;
jesarten nazanean, han zaukadaz;
etzuten nazanean, han zagoz.

Nunahi nagoalarik,
Zu beti egiten zara presente.
Zu hemen zagoz:
Jainko, Zu maitasuna zara!

Bidez-bide noala,
burua galduta lez arin noala;
neugandik igesi noala,
aurkitzen ez dodanaren bila;
ate batean eta bestean deitzen dodanean,
eta danak ixten jatazanean,
hantxe zagoz presente Zu.
Zu hemen zagoz.

Jainko, maitasuna zara Zu!
Zuk ezagutzen dozuz
nire arimearen pentsamentuak;
Zuk ezaguzen dozuz
nire arimako gogo garbiak edo nahastuak.

Zu jakinaren gainean zagoz
nire bizitzako tirabirak eta arazoak;
Zuk nire samintasuna sentitzen dozu,
ni ezkutatzen ibiliarren;
Zu samintasunaren erdian ere bazagoz.
Zu hemen zagoz: Jainko, Zu maitasuna zara!

Krisialdiak joten nauanean,
eta hondaturik sentitzen nazanean;
nekeak kolpeatzen nauanean,
etenda eta bakarrik atsekabez nagoanean;
Zu han zagoz neure ondoan.

Bakardadeak eta zoritxarrak
nire bizitzako atean joten dabenean;
nire larritasun eta nahastearen erdian,
barriro ere han zagoz Zu.
Zu hemen zagoz: Jainko, Zu maitasuna zara!


Egunsentiaren hegoetan zeruak zeharkatuz,
itsasoaz bestekaldera joanez,
pentsamentuak baino bixkorrago ibiliz,
neugandik alde egingo baneu,
lainope lodienean sartzen banaz ere,
eta argia amatau, Zeuk ez ikusteko,
han ere Zu aurrez-aurre, barriro ere Zu!

Nora joango naz, Jauna,
Zugandik alde eginaz, Zu ez ikusteko?
Nora iges egin eta zure arpegiari bizkarra emon?
Noruntzako bidea hartu,
bidean zure aztarrenik ez aurkitzeko?
Neu nora joan, zu hantxe zagoz.
Zu hemen zagoz: Jainko, maitasuna zara Zu!


Neure buruaz topo eginez,
eta barren sakonean aztertzen hasten banaz,
nire pentsamentuak batzen
eta nire bihotza ikutzen badot;
isildu eta nazan modukoa ezagutzen banaz,
nire izatearen sakonean Zu zagoz,
Zu agertzen zara.
Zu hemen zagoz: Jainko, maitasuna zara Zu!

Beti Zu, beti Zu,
noranahira joan eta hantxe zagoz Zu;
zure presentziak nire bizitza osoa
eta dan guztia hartzen dau.

Maitasuna zaralako,
beti neure ondoan aurkitzen zaitut,
neugaz erromes.
Zu hemen zagoz: Jainko, maitasuna zara Zu!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue