#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Jauna, zu izan zara nire itxaropen nire gaztarotik #
#
#

Hau zoriona!
Zu zaitut alde,
Zu adiskide.


Zugana batzen naz, Jauna:
ez nadila sekula lotsatu.
Zuzena zaran ezkero, askatu eta onik atera nagizu,
makurtu belarri hori, eta salbau nagizu.

Ene Jainko, zaindu nagizu urteen hondamenditik.
Zeuk eutsi barrutik, nire gorputz eta espirituan,
jausten doan etxe zaharraren habeak.

Hau zoriona!
Zu zaitut alde,
Zu adiskide.


Zu zaitut, Jauna, nire uste ona,
Zu, Jauna, gazte nintzanetik, nire itxaropena.
Zugan tinkatu naz amaren sabeletik.
Nire umearoan ere Zu beti nigaz.
Nire lehenengo gomutapenak zure maitasunez beterik dagoz.

Gaztetan ez zan izango egunik, Zugaz egon bakorik.
Zu zinan nire eguzkia, nire eguna,
nire akorduen hasiera eta amaiera.
Zu zinan nire Jaungoiko, nire dana.

Ez nekian zer nintzanik ere,
zure maitasuna begi-aurrean izan ez baneu...
Ahoa beterik neukan zure gorespenez,
egun osoa zure edertasunez.

Hau zoriona!
Zu zaitut alde,
Zu adiskide.


Bakardadeak estutzen eta nekatzen nau.
Belaunak dardaraz daukadaz, eskuak ere dardar,
nire memoria ilunduten doa.
Ni itoginez beteriko etxe bat naz...
Nire belarriak gortuten doaz,
begiak ilunduten,
eta nire arimako leiho guztiak ixten doaz.
Baina ni, Jauna, beti nago itxaroten,
gero eta gartsuago zure gorespenetan.

Nire ahoak zure zuzentasuna iragarriko dau,
zure salbamena egun osoan.
Gazteago nintzanean, Jauna,
zure beso indartsuak eutsi eustan;
zahartu nazanean, ene Jainko, ez ni eskutik itzi.

Hau zoriona!
Zu zaitut alde,
Zu adiskide.


Lehen ere, arrisku askotatik ibili arren,
ez al nau zure esku indartsuak onik atera?
Zelan itziko nozu orain hondatzen,
zure aita-maitasunez lagundu barik?

Gomutea daukadanetik beti maite izan zaitut, Jauna.
Orain urtez beterik, Zugana doaz nire begi-bihotzak,
ume txikiarenak amagana lez, Zugan uste osoa dodala
,
zure besoen babes seguruaren bila.

Hau zoriona!
Zu zaitut alde,
Zu adiskide.


Zuk beteko dozuz nire begiak argiz, duintasunez eta pozez.
Maitasunez abestu nahi deutsut eskerrak emonez,
eta Zu goraldu eta mundu guztiari autortu:
ez dodala inor inoiz ezagutu Zu lango maitale sendo, leial
segururik, hain Aitarik!

Hau zoriona!
Zu zaitut alde,
Zu adiskide.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue