#
#

Salmo barriak: "BILAKETA - ADISKIDETASUNA"


Euskarri bila dabilenaren salmoa #
#
#

Entzun, arren, Jauna,
zure ontasunaren laguntza
eskatzen dauanaren bihotzaren oihua;
zagoz erne bihotzaren erditik doakizun
nire eskariaren oihura;
jarri zure belarria nire eskarira.

Zugan nire uste ona,
eta begira bihotz-hondora,
benetan dei egiten deutsu-ta.
Zuk, Jauna, zuzena maite dozu,
eta Zuri deika dagoanari adi zagoz;
zure begiak nire bihotz-barrenera sartzen dira
eta nire bidea argitzen dozu.

Zuk aztertzen dozu nire bihotza;
Zu sartzen zara nire etxean eta bizitzan.
Ez da zuretzat ezer ezkutukorik
eta Zuretzat dana dago
eguerdiko eguzki argitan.

Zuk aproban jarten dozu nire bizia;
nire maitasuna eta leialtasuna
garbitzen dozuz urrea sutan lez.
Nik dinotsut, Jauna, gauza guztien gainetik
maite zaitudala bihotz osoz.

Zure Berbea bete dot
eta Zuk eskeintzen deustazuzan
aukerak sendotzen dabe nire uste ona;
zure nahia betetzeko
arduraz nabil, ene Jainko
,
gauzaina egun argia
noiz ikusiko dagoan lez.

Nire urratsak, Jauna,
Zuk jarritako bideetara moldatzen dira,
eta nire oinak, bideko neke eta guzti,
zure bide zidorretatik dabiltz,
nik maite dodaz zure jokabideak.
Ixuri egidazu zure Espiritua,
zure aginduetan zintzoro iraun dagidan.

Makurtu egidazu belarri hori,
hurreratu zakidaz, zure arnasea sentitzeraino.
Aditu nire eskariak, onartu nire berbak,
zeuretzat hartu nagizu.

Eskuzabalez bedeinkatu nagizu,
oi Jainko ona, nire Salbatzaile;
eta emoidazu lekutxo bat
zure bihotz errukitsuaren ondoan.

Ez nagizu itzi, Jauna,
nire bizitza amorruz
inguratzen dabenen eskuetan;
ez itzi inguratu nagien,
nire izatea hondatu nahi dabenen kontura.

Nire aurka badatoz,
jarri zaitez Zu nire alde, lagunik onena.
Ez egiezue itzi, Jauna,
euren begi zorrotzak nire bizitzan ezarten,
lurrera botatzeko.

Ez egiezu itzi nire bizitzara hurreratzen,
zure dohaia da-ta.
Arriskuren batek nire bizitzari eragiten badeutso,
itzartu bedi nire bihotza;
tentaldiak nire bihotzeko atean deitzen dauanean,
Jauna, itzartu zaitez eta onik atera nagizu.

Jagi zaitez, ene Jainko,
arpegi emoiozu nire arerioari
,
bota lurpera aulkitik haundikiak.
Gaiztoari arpegi emoiozu,
nire oinetara sarea botaten dihardue-ta.

Zure arpegia bilatzen dot, Jauna,
eta zure eskuen berotasunera hurreratzen naz;
Zugaz seguru egotera joten dot
eta zure ondoan ez dakidala txarrik jazo;
zure Espirituaren indarra lagun,
zure Etxeruntz-bidean
indar eta adorea emon daistazan.

Nire bihotza zure gose-egarri da;
zure presentziaz ase nagizu
.
Izan zaitez niretzat, Jauna,
niri egunero eusten deustan EUSKARRI BIZIA,
eta emoidazu zure Aita-bihotzez
maitatua sentitzearen segurtasuna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue