#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Baretasuna berreskuratzeko salmoa #
#
#

Maite zaitut, Jauna,
nire otoitz-eskaria entzun dozulako.
Maite zaitut, Jauna, zure belarria
nire dei-hotsera makurtu dozulako.

Zugaz nago, Jauna, zure maitasunak
emoten deutso zentzuna nire bizitzari
;
Zugaz nago, Jauna, Zu zaralako
nire salbamena eta nire itxaropena.

Batzutan bakarrik sentitzen naz, Jauna,
eta inguruak ere ez deust laguntzen;
ni harrapatu nahirik,
nire aldera zabaltzen dabez sareak.

Marasmearen amaraunean lez,
hor dihardue gaizkileak
euren alderako ni harrapatu nahirik.
Nire estularrian eta tristuraldian
Zugana zabaltzen deutsut bihotz osoa
.

Salbau egizu nire bizia, Jauna,
guzurraren kolpe gogorretatik;
salbau egizu nire bizia, Jauna,
berba faltsu eta labanetatik.

Emoidazu zure indarra, Jauna,
mozorro barik arpegi argiz jokatzeko.
Emoidazu zure indarra, Jauna,
hartu dodan sinismenean zintzoa izateko.

Zu samurra eta zuzena zara, Jauna;
gizakiarentzat errukitsu zara.
Zuk zeure eskuetan
gordeten dozuz txikiak eta apalak
.

Gora jasoten dozu zapalduta
eta lurjota dagoan gizona.
Nire bizia salbau dozu
eta zure maitasunetik
datorren sendotasuna sentitzen dot.

Bihurtu zaitez, ene bihotz,
bihurtu zure atsedenera
:
baretu zaitez!
Bihurtu zaitez, ene bihotz,
bihurtu zure lasaitasunera.

Berreskuratu bakea!
Bihurtu zaitez, ene bihotz,
bihurtu zure alaitasunera:
arnas hartu egizu!
Bihurtu zaitez, ene bihotz,
bihurtu zure atsedenera:
berreskuratu maitasuna!

Zuk, Jauna, gorde dozu
nire arimea heriotzetik; nire oina jaustetik;
Zuk, Jauna, lehortu dozuz
nire begietako malkoak,
zaindu nire gauetako lo galduak.

Zutaz fiatzen naz, Jauna,
sarri zoritxarreko eta bakarrik sentiduarren;
Zutaz fiatzen naz, Jauna,
nire porroten aurrean,
urtenbide faltsoak askok eskeiniarren.

Zure presentzian ibili nahi dot,
zure berbearen argitara;
Zure presentzian ibili nahi dot,
zure Ebanjelioan bizitza oinarrituta.

Zure presentzian ibili nahi dot,
bizi-Ogiaren indarrak lagunduta;
zure presentzian ibili nahi dot,
zure Espirituaren maitasunean indarbarrituta.

Eskerrak Zuri, Jauna, zure ikasle naz,
zure egitasmoaren jarraitzaile;
hemen naukazu gurutzea lepoan
eta bidean aurrera
egunez-egun, pausoz-pauso;
ni zugaz noa eta zure deiari erantzuten
zintzoa izan nahi dot.

Nire kateak Zuk eten dozuz,
libre naz eta bihotza pozik dago fedean;
datorrena datorrela,
zintzoa izan nahi dot, Jauna, neure bidean.

Zure aginduak beteko dodaz,
tinko eutsiko deutset
Zugaitik egindako aukera guztiei,
adorez jokatuta, Jauna,
Zugaz seguru azkenera arte helduko naz.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue