#
#

Salmo barriak: "TOPAKETA - BOKAZINOA"


Hartu nire bidea #
#
#

Kristo, nire bidea zurearekin kurutzatzera
eta ondoan ibili zaitezela eskatzera nator.

Nire bizia gaztea dan arren, badakit
norbaitek, Zu zeuk,
emon behar deutsozula norakoa.

Ustebakoa zara behar bada.
Edo eta bide izkinan
bilatu daikeguna.

Nazareteko Jesus,
bidez bideko gizakia zarala, sinisten dot,
gure bideetako Jainkoa.

Jesus, gure bidera urtetzen zara,
eta gure urratsetan eta ibilian ataratzen dogun hautsean
begiak jartzen dituzu.

Jesus, ez zara bat ere erreza!
Ez zara behin betirako egina.
Apala eta ausarta da zure bizitza.

Jesus, etxerik ez dozu Zuk,
ezta zure gauzak gordetzeko zakutorik
eta diru-zorrorik ere.
Pertsonekin aurkitzea da zure bizia.
Banan-banan, guzti guztiei;
Jainkoa Aita-Ama dogula eta alkar maitatzea dagokigula
adieraztea da zure aberastasuna.
Jesus, gutar egin zinalako,
gizakia dozu interes nagusi.

Ezaguna jatzu gure bizitza,
gure nekean sarri jarri dozu eskua
eta gure nahigabean,
gure pekatuan,
gure heriotzan.
Gure pozak ere konpartitu zenduzan
eta sorbaldan jarri zeunskun eskua.

Eta serio hartu zenduzan bai,
gure injustiziak,
zapalketak,
abusuak,
gorrotoak eta esklabutzak,
kurutzean josita gu defenditzera arte.

Zure kurutzea, Jesus laguna,
gure bidean josia dago
protesta garrasia
eta salbamen ezaugarria dalarik.

Hemen gagoz, Jesus,
maitez begiratu zeuntson gazte aberats haren antzera;
hemen gagoz,
gure bizitzaz eta zuk eskeintzen deuskuzunaz, itaunka;
hemen gagoz
Zu aurrean zaitugula
baina, dirua eta gure ondasunak ere bistan ditugula.

Jesus, zure bidetik jarraitzeak,
uko egitea, nekea, sakrifizioa eskatzen dituela dinozu.
Zuk erakutsia dogu
ezin dogula, aldi berean,
Jainkoa eta dirua zerbitzatu.

Kristo hartu egizu gure bidea
eta zure indarrez, zure argiz,
balio dauala zuri jarraitzea, erakutsi eiguzu.

Momentu egokian gagoz, Jesus.
Ez izan bildur,
sartu zaitez, hartu egizuz gure bizitzak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue