#
#

Salmo barriak: "JAINKOAREN BERBEA"


Zure Hitz bizigarria #
#
#

Jauna, zure Hitzak bizia emoten deusku,
aurrera egiten lagundu,
ikasteko eta gogoetarako dogu,
estura aldian indar,
bereizteko eta erabakiak hartzeko
lagungarri dogu.

Zure Hitza,
zure aurpegia agertzen deuskun ispilua dogu.
Zu ezagutzeko, aurkitzeko,
barrutik maitatzeko
eta zugaz bat egiteko gogoa
sortzen deusku.

Zure Hitza,
inguratzen gaituan mundura begiratzeko
leiho irekia dogu;
bizi dogun historiaren
ezkutuak argitzen deuskuzan
lupa indartsua dogu,
zure bizitzako proposamenak
leialtasunez bizitzeko
bideak eta giltzak eskeiniaz.

Zure Hitza,
bizi dogunaren
eta egin dogun gizarte honen aurrean
barrutik sortzen jakun
zuzentasun eta bake egarria asetzeko
ur-putzu garbia dogu.

Zure Hitza,
hain gustura bizi garan epeltasunetik
ateratzen gaituan deadarra dogu;
asteburuetan lasai entzutetik,
bizitzagaz lotzera eroaten gaituena.

Zure Hitza,
gure bizi egitasmoaren
oinarriak hartzeko
hatx gogorra dogu.

Zure Hitza,
lur emonkorra dogu.
Bertan bizi danak,
fruitu onak emongo ditu:
bizi, samurtasun, erruki
eta askatasun fruituak.

Jauna, zure Hitzaren oihartzuna
zuzena eta sendoa da,
baina baita beroa eta pazientziaz betea.
Garbitu gure gorreriak!
Prestatu gaizuz aldatzeko.

Jauna, zure Hitza,
zure gogoaren arabera bizi danentzat
bizia da;
eta zoriontsu izango da,
bere biziaren egia aurkituko daualako.

Baina… zein gatxa dan koherentea izatea!
Iragarten dogun Hitza bizi,
batzuetan besteentzat esaten doguna,
norberarentzat entzun;
norbera aldatzen hasi,
besteen aldaketa ikusteko.

Zure Hitza,
betiko arnasa, itxaropena eta deia dogu.

Jainko ona, jarraitu berbetan,
egunero zuri entzun beharra dogu.
Jainko ona, jarraitu berbetan,
aldatzen jarraitu beharra dogu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue