#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Miragarritasun salmoa #
#
#

Jauna, gure Jauna,
bai miragarria zure izena lurbira osoan!

Abesten deutsut haundia zaralako.
Pozten naz zure esku-lan harrigarriakaitik.
Zure ontasuna ospatzen dot gizon guztiakaz.
Ni zoriontsu sentitzen naz, Zuk maite gaituzu-ta.

Umetxo batek lez jasoten dodaz nire eskuak Zugana,
zure samurtasuna ikutu nahirik.
Umetxo batek lez edegiten dodaz nire begiak Zugana,
zure argiaren eta zure edertasunaren bila.
Umetxoa lez nire bihotza Zugan gozatzen da
eta txoria lez aske sentitzen da.

Zure eskuen lana dan ortzia ikustean,
eta goi urdinean galduta pozez gozatzen dodanean,
han ipini dozuzan iretargi-izarrak ikustean,
eta zenbatu ezinez galtzen nazanean,
jakin-minez itaunka hasten naz:
Zer ete da gizona, Zu haretaz gomutau zaitezan,
edota giza-semea, Zu haretaz arduratu zaitezan?

Gure Jainko Jauna, zerua hain harrigarria bada,
eta iretargi eta izarrak neurtu ezinekoak;
ni zure eskuen lana nazan hau,
zure irudi eta antzera sortua nazan hau, zer ete naz?
Zer ete naz barrutik zure aurrean?

Jainko bat baino pixka txikiago egin nozu,
eta gauza guztien buru ipini nozu.
Dan guztia nire eskuetan ipini dozu,
eta zure miragarri horreekaz
neu zoriontsu izatea nahi dozu.
Ospez eta aintzaz koroitu nozu,
zure maitasuna eta leialtasuna nire bihotzean ixuriz.

Zure esku-lanen buru ipini nozu,
dana neure oinpean jarri dozu.
Zuk egin nozu, Jauna, gauzen jabe.
Neure eskuetan ipini dozuz zientzia eta teknika,
gizakiaren mesederako.
Neure anaiaren arduradun ipini nozu,
laguntzat emon deustazu, beragaz alkarbanatzeko,
danen lagun ikusi nahi nozu.

Jauna, zein haundia nazan zure begien aurrean!
Jauna zein haundia dan gizona zure begien aurrean!
Jauna, zein haundia zaran Zu nire begien aurrean!

Zuk esan dozu gauza guztiak gureak dirala,
gu zure Seme Jesusenak garala,
eta Jesusengan guztiak gara ZUREAK.

Aleluia! Jauna, gure Jainkoa!
Aleluia! Zuri aintza, haundia zara-ta.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue