#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Gorespenezko salmoa #
#
#

Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!
Gora Zu, nire Jaun, zeru goienean,
Gora Zu, nire Jaun, itsaso sakonean.
Gora Zu, nire Jaun, aingeruen taldean.
Gora Zu, eguzki anaiak eta iretargi arrebak.
Gora Zu, izar dizdizariak,
gora zu, zeru sabai zabalean eta itsas sakonean.
Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!

Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!
Gora Zu, nire Jaun, dan guztia
zure maitasunaren lana dalako.
Gora Zu, nire Jaun,
gauza guztietan ezarri dozuzalako,
gizonagandik hur-hurrean
zagozan Horren ezaugarriak.
Gora Zu, nire Jaun,
paradisu bat atondu dozulako,
gizona bakez eta alai bizi dedin.
Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!

Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!
Goratu zagiezala herrietako buruzagiak,
eta lurbirako herrialde guztiak,
gazte eta nagusi, umeakaz nahaste.
Goratu zagiezala, bai,
Zeu zara-ta biziaren sorrera,
izate osoaren gidari eta helmuga.
Goratua Zu, nire Jaun,
dan izen haundi bakarra.
Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!

Aleluia! Aintza Zuri, Jauna!
Goratua izan zaitez, ene Jaun,
zure zerbitzari guztiekaz.
Goratua Zu, ene Jaun, orain eta beti.
Goratua Zu, ene Jaun, Zuri aintza, aleluia!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue