#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Eskerrak emoteko salmoa #
#
#

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa da-ta.


Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna, ona zaralako,
zure maitasuna betikoa dalako.
Neuk autortzen dot hau, Zeuk salbau nozun honek,
Neuk lez txastatu dabenakaz alkarturik autortzen dot:
zure maitasuna betikoa dala.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa da-ta.


Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna, ona zaralako,
neure bakardadean galdurik nengoala,
alkarterako bidea aurkitu ezinik nenbilela,
hainbeste gauzen gose-egarri sentitzen nintzala,
eta bizitza agortzen joiatala ikustean,
Zuri deadar egin neutsun,
eta Zuk nekepetik atera ninduzun.

Zuri deadar egin neutsun,
eta Zuk atsekabetik askatu ninduzun.
Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna, ona zaralako,
zure maitasuna betikoa dalako.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa da-ta.


Zuk baretu dozu nire egarri bizia,
nire gosea ondasunez ase dozu.
Zuk atera nozu ilunpetik eta lainopetik,
eten dozuz nire lokarri eta hesiak.
Eskerrak emoten deutsudaz, Jauna, ona zaralako,
zure maitasuna betikoa dalako.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa da-ta.


Zuk basamortua loretegi bihurtu dozu
eta sastraka zana, iturburu.
Eskerrak emoten deutsuguz, Jauna, ona zaralako,
zure maitasuna betikoa dalako.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa da-ta.


Zuk jaurtiten dozuz haundikiak aulkitik
eta apalak gora jasoten;
gose diranak ondasunez asetzen dozuz
eta aberatsak eskuhutsik bialtzen.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa da-ta.


Zuk askatu nozu, Zuk salbatu,
Zuk egin nozu gizaki barri,
Zuk emon deustazu herri bat,
Zuk zeure indarrez jarraitzen dozu bidean,
zure presentziaren argiz,
zure hegoen kerizpean gure artean.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa da-ta.


Eta lur barri batera zuzentzen gaituzu,
eta han zure Erreinua emongo deuskuzu,
erromes ogiz eta urez asetuz.
Bedeinkatua Zu, gure Jainko,
ona zaralako, zure maitasuna betikoa dalako.

Eskerrak Jaunari,
Haren maitasuna
betikoa da-ta.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue