#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Poz eta itxaropen salmoa #
#
#

Esker oneko kantika hau zuretzat, Jainko Jauna.
Abots batez dinotsugu, haundia eta miresgarria zarala;
alkarrekin zure ontasuna goratzen dogu;
gure bihotza esker onez beterik dago.

Zure Hitza benetakoa da eta gure bihotza pozez betetzen dau;
zure ekintzak ikaragarriak dira eta egiaz josita dagoz;
Jainko Jauna, zuzentasuna maite dozu
eta zure ontasunez lurra beterik dago.

Zure Biziaren Hitzak zeruak egin ditu;
sortutako guztiak zure arnasa arnasten dabe;
itsasoko urak zure esku samurretan hartu dabe izatea,
eta mendiak eta zelaiak zure izena goratzen dabe.

Jauna, zure aurrean txiki sentitzen gara;
Jauna, izaki guztiak zure izena goratu dagiela.
Amaibako biziaren hitzak dituzu;
ekintza bihurtzen diran hitzak;
Jauna, Zuk bakarrik esandakoa egiteko ahalmena.

Zure salbamen ekintza mundu guztira heltzen da,
eta herrien egitarauak ezerezean gelditzen dira;
Jauna, zure egitaraua Historian betetzen da, pausuz-pausu,
gizaki itsuak ikusi gura ez izan-arren.
Zure Herri garalako eta Zu gure Jainkoa, zoriontsu gara!

Zuk gure lurra begiratzen dozu;
zure Aita-Ama bihotzak, banan-banan maite gaitu;
gizakiaren ondo-izateak eta aurrerapenak pozten zaitue;
gizakiaren gaitzak eta atzeraldiak goibeldu.
Zuk buztin hauskorrez eratu dozu gure bihotza,
eta andra-gizon bakotxaren ekintzak begiratzen.

Zu gizakiaren eta Historiaren Jaun bakarra zara;
Jauna, zu bakarrik zagoz betiko: Jainkoa zara!
Agintekeriak, harrokeriak,
zure begien aurrean, haizeak daroan lastoa lez;
zimelduko dan orria lez.

Maitasunezko eta samurtasunezko zure begiak
zure eskuen lana zaintzen dabe,
eta zure maitasunaren garaipenean itxaroten dogun guztiok,
erantzuna izango dogu.

Batera kantatzen dogu eta batera itxaroten,
gure fedean,
zeru barri eta lur barriaren etorrera;
zure ERREINUAREN HELDUERA.

Jainko errukitsua,
Historiaren prozesuan gure sorospena eta babesa izan zaitez.
Zuregan fidatzen gara eta Jesus berbiztuaren presentzian sinisten.

Gure Jaun eta Jainkoa,
gizakiaz dozun maitasun samur hori
izan bedi gure itxaropenaren arrazoi.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue