#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Bihotzetik bihotzerako salmoa #
#
#

Jainko, nire Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut.

Zure bila,
barriro bizira deitzen deustazun horren bila.
Zure bila, nire bizia bixkortzen
eta birbizten deustazun horren bila.

Zure bila, nire bihotza
argira zabaltzen dozun horren bila,
eta beti adi eta arduraz egotera
deitzen deustazun horren bila.
Zure bila,
beti zeure aurrean pozik eta beterik
ikusi nahi nozun horren bila.


Zure egarri naz,
zure maitasunaren eta leialtasunaren egarri.

Zure egarri naz,
zure bakearen eta parkamenaren egarri.
Zure egarri naz,
zure garbitasunaren eta alaitasunaren egarri.

Zure egarri naz,
zure sendotasunaren eta ontasunaren egarri.
Nire haragia, ni nazan osoa zure irrikaz dago,
lur lehor, egarri, urbakoaren antzera.

Ni oso-osoan zabaltzen naz zure grazira,
goiz iruntzaren zain.

Nire biziak indar guztiz joten dau Zuganuntz,
azkenbako zure biziaren egarriz.
Nire bihotza nire barruan pozik daukat,
zure indarra eta aintza neugan somatuz.

Zu zara nire biziaren errazoibidea;
zure Biziak betetzen dau zentzunez
nire izate osoa.
Zure maitasuna bizia baino hobea da.

Zure adiskidetasuna,
irabazbide guztiak baino areago.
Zure aurrean egoteaz asebete nahi dot.
Zutaz gogoratzen naz ohe gainean.
Zu zaitut gauez ohe-ondoan itzarrik.

Gau isilean itzartzen nazanaz batera,
nire bihotzak beragan bizirik aurkitzen zaitu.
Zure hegoen gerizpean alai abesten dot.

Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure maitasunak eutsita nago.

Nire bihotza Zugaz
poz betean dago, ene Jainko,
nire biziaren Jabe Zeu zara-ta.
Nire bihotza Zugaz
poz betean dago, ene Jainko,
zure Bizia neurea ere bada-ta.

Ene Jainko, Zugaitik nago beti erne,
Zugaitik nago zutunik, zain,
Zugaitik jagiten naz,
nire bizia ilunpetan jausi baizen laster.

Zugaitik hasten naz beti barriren barri,
nekatuta sentitzen banaz ere.
Ene Jainko,
Zu zara nire Jainko: Jainko Bizia!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue