#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Kanta Jaunari kantu barri #
#
#

“Kanta Jaunari kantu barri”, maitasunaren kantua.
Lurperatu gudako danborrak.
Bildurrezko kanturik gehiago ez.
Poz ereserkiak eta adiskidetasunaren txirula bakarrik.

Jaunak ikaragarriak egin ditu.
Maite ginduelako, ezerezetik izakia sortu eban.
Maite ginduelako, izakitik bizia atara.
Maite ginduelako, bizian bere Bizia sartu eban.
Maite ginduelako, bere Bizi osoa emon euskun.

Kanta Jaunari kantu barri.

“Bere eskumeak emon deutso garaipena”.
Maite ginduelako, ez zan garaitu indarrez.
Maite ginduelako, ez zituen desegin herriak eta herriak.
Maite ginduelako, maitasunik ezaren indar baltzak desegin zituan.

Bere parkamenaz, guden indarra garaitu eban.
Bere eroapenaz, mendekuaren indarra garaitu eban.
Bere emonkortasunaz, haundinahiaren indarra garaitu eban.
Bere maitasunaz, norberekeriaren indarra garaitu eban.

Kanta Jaunari kantu barri.

“Lurtar guztiak ikusi dabe gure Jainkoaren garaipena”.
Hilten ez dauan Jainkoa, maitasuna dalako hilten izten da.
Maitasuna dalako, bizia izan daigun hilten dan Jainkoa.
Maitasuna dalako, guztiontzat osagarri lez ipinia.

Maitasunak eraginda bizi dalako, Jainkoaren Herri barria sartzeko,
ate guztiak zabalik doguz.
Maitasuna heriotzaren gainetik dago.
“Hotsegin, abestu, goratu”.
Begiratu eta gozatu maitasuna dan gure Jainkoaren garaipena.

Kanta Jaunari kantu barri.

Maitasunean sinisten dozuen guztiok
begiratu eta kontenplatu gure Jainkoa
eta zuen barruan,
bere maitasunaren freskotasuna eta indarra sentiduko dozue.

Kanta Jaunari kantu barri.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue