#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Bai miragarria! #
#
#

Jauna, gure Jauna,
bai miragarria zure izena
lurbira osoan!

1. Zure izena bai miragarri
zeru-itsaso-lurretan!
Umetxoa lez gaukazuz, Jauna,
pozarren gorespenetan.

2. Zuk egina zeruen gaina,
ilargia ta izarrak,
lur-itsasoak eta euretan
agertzen diran indarrak.

3. Hau bizileku zoragarria
Zuk guri dohain emona!
Zuk hainbestean gu maitatzeko,
oi Jauna, zer da gizona?

4. Munduan egin dozu errege,
lurreko jaun eta jabe,
arrain, xomorro, ardi ta zaldi
guztiak autortzen dabe.

5. Txiruliruli ta txorrotxioz
milaka txori abesten,
liluraturik gaukazuz, Jauna,
eurakaz bat Zu goresten.

6. Etxe abere ta basapizti,
dohai ahalmenez jantziak,
irrintziz, marruz, txistuz ta oihuz
Zuri, Jauna, gorantziak.

7. Hodeiak burdi, tximistak argi,
burrunba trumoi tronpeta,
kantuz dinogu: Eskerrak Zuri,
euri ongarriz aseta.

8. Eguzki argiz bizten gaituzu,
zaintzen ilargi-izarrez;
Hau zoramena, izartegian
hor Zu, Aita, irriparrez!

9. Arrain txikiz ta haundiz beterik
itsasoaren sabela,
olatu-hotsez autortzen dabe
Zu Egile zaituela.

10. Hau gizonaren haunditasuna
zure antzeko egina,
Zeuk jarri dozu aingeru-mailak
jotzeko baizen bikaina!

11. Hain goxo dira bihotz taupadak
lur amaren sabelean,
zer asegarri izango ete
Aita, zeure magalean!

12. Aintza Aitari, Semeari ta
Espiritu Santuari,
gizaldi eta gizaldietan
diran guztien Jaunari.



- - - - O T O I T Z A - - - -
------------------------------------
Gure Jaun eta Jaungoikoa,
miragarria da zure izena lurbira osoan:
Zeruko ilargi-izarretan,
guztien buru ipini dozun gizonagan,
hilen artetik biztu dozun Kristogan.
Emoiguzu zure Espirituaren argia
eta umetxoen xalotasuna,
gauza guztietan eta guztien bidez
Zu goraldu zaiguzan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue