#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Zurekin noa, Jauna #
#
#

Itsasontzian zurekin noa, Jesus Jauna.
Bizitzako ekaitzek galzorian
ipinten dabe nire ontzia.
Nire bildur eta porroten ekaitzak;
nire segurtasun faltaren ekaitzak;
nire borroka eta tentsinoen ekaitzak.

Esnatu zaitez, Jauna, zatoz ni laguntzera.
Esnatu zaitez, Jesus,
eta zuzendu nire ontziaren norabidea.


Baretu olatuak, Jauna;
zu bai zara guztien Jauna
eta gizakion salbatzaile.

Zuregan konfiantza jarririk
zurekin beti kontatu dagidan,
emoidazu sinismena, Jauna;
eta zure maitasunean soilik
sentituko naz seguru.


Nire sinismenak sendo iraun dagian,
emoidazu zure Espiritua.
Zurekin nazenean, Jesus Jauna,
ez dot ezer faltan botatzen.
Zu zaralako nire Artzain!

Zuk emoten deutsazu argia eta bakea
nire arimari,
zuk osatzen nire bihotz gaixoa.


Jesus Jauna,
nahiz eta bide ilunetan ibili,
nire burua gau beltzean galduta ikusi,
eroan nagizu bizitzara.
Zatoz nirekin eta, nork ni bildurtu!

Sinismenaren dohaiaz bete nire bizitza,
zure Espirituaren dohaiaz, Jauna.
Zure indarra eta kemena
izan ditut bizitzaren zimentarri.


Zu izango zaitut beti
aterpe eta babesleku.
Indartu nire sinismena,
argitu nire gauak,
gidatu nire bizitza, Jesus Jauna.

Zurekin bidea laua bihurtzen da
eta ez dot inongo preminarik izaten.
Nire artzain eta maisu zara,
nire gidari.
Eskerrik asko, Jauna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue