#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Askatasun salmoa #
#
#

Nire Jainkoa nire Erregea, goratuko zaitut,
beti-betiko bedeinkatuko zaitut.
Egunero bedeinkatu eta goratuko zaitut.
Haundia zara, Jauna. Kalkulatuezina zure haunditasuna.
Haundia zara, askatu nozulako.

Nik ere zure lanak goratu nahi ditut,
gurekin egin dituzun guztiak.
Zure miragarriak kontatu nahi ditut.
Zure balentria haundiak kontatu nahi ditut.
Zure ontasun neurribakoa zure lanetan dago
eta zure garaipenak zure herriaren askatasuna kontatzen dabe.
Haundia zara, askatu nozulako.

Bihozbera, errukitsu eta eroapen haundikoa zara.
Guztiekin ona zara,
txeratsua zure izaki guztiekin.
Nire errukia izan dozu
eta askatu nozu.
Eroapena izan dozu nirekin
eta askatu nozu.

Gizaki guztiak eskerrak emon daizuezala,
salbatutakoen bihotza alaitu dadila.
Zure Erreinuaren haunditasunak aldarrikatu dagiezala.
Zure erregetza betiko erregetza da.
Leiala zara zure hitz guztietan,
leiala zure ekintza guztietan.
Haundia zara, askatu nozulako.

Zuk, Jauna, jausiko diranak eusten dituzu,
makurtzen diranak zuzentzen dituzu.

Gure begiak zure zain egoten dira
eta Zuk eguneroko ogia emoten deuskuzu.
Zuk eskua irekitzen dozu eta bizidun guztiak asebetetzen.
Haundia zara, askatu nozulako.

Bide guztietan zuzena zara,
leiala bilatzen zaituen guztiekin;
dei egiten deutsuen guztien ondoan zagoz, Jauna,
zintzotasunez deitzen deutsuenen ondoan.
Zuri irekitzen jatzuzanen nahiak asetzen dituzu,
euren hitzak entzun eta salbatzen dituzu.
Zu maite zaituenak gordetzen dituzu.
Bihotz guztiarekin maite zaituenak gordetzen dituzu.

O Jainkoa, ene Jainkoa, benetan maite nahi zaitut,
nire adimen guztiarekin eta nire indar guztiekin;
nire arima guztiarekin eta nire izate guztiarekin;
Zu, gauza guztien gainetik maitatu,
Zu, nire Jauna eta nire Salbatzailea zarana;
Zu, askatu nozuna.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue