#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Jauna gure itxaropen #
#
#

1

Maiteko zaitut, ene Jaungoiko,
Zu zara nire indarra;
Zu nire harkaitz, nire gaztelu,
laguntzaile txit azkarra.
Zu beti nire burrukaldian
ezkutu-leku bakarra;
bihotz makala bixkortzen dauan
goi-espiritu sugarra.


2

Arriskuetan itxaropenez
deitzen deutsat nik Jaunari:
Berak erantzun ere bai laster
nire bihotz-aihotsari.
Goiko jauretxe zoragarrian
han dago begi-belarri,
gure nahigabe guztien jabe,
gau t’egun nire zaindari.


3

Ordu larrian nire etsaiak
gogor jo ninduenean,
laster zan nire Goi-goiko Jauna
neu laguntzen aldamenean.
Hainbeste maite nindualako
beti bere bihotzean,
onez atera ta jarri nindun
zelai eder zabalean.


4

Leialarekin leiala zara
zintzoarekin zintzoa,
maltzurrarentzat zuzena eta
aukeratuen Jainkoa.
Herri apalai gogoz emoten
deutsezu salbazinoa,
baita makurtuazo be ondo
lur joteraino harroa.


5

Zu zaitut, Jauna, argizuzia,
ilunpetan dizdizari,
Zugan uste on dodala, ekin
ohi deutsot burrukeari.
Zure besoak ateraten nau
guztietan garailari,
bildurrik gabe erasotean
neure arerioari.


6

Bikainak eta jatorrak dira
Jaungoikoaren bideak,
okertuazo ezin ditunak
gizonen huts-egiteak.
Laguntza eske datorrenari
arinduz bizi-nekeak,
atseden-toki eskeintzen deutsoz
beti bere hegopeak.


7

Burrukarako bete ninduzun
ausardiz eta indarrez,
makurtu ziran nire lepotik
nasai ebiltzanak barrez.
Danak igesi joan beharra
izan eben derrigorrez,
leize-zuloan ezkutatzera
atsekabez ta negarrez.


8

Gora Jainkoa! Bedeinkatua
dedila goi-goienetan,
neure Jaungoiko Salbatzailea
nire harkaitza benetan.
Bera izan dot laguntzailea
larrialdi guztietan,
herriak menpe jarri eustazan
loturik neure oinetan.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue