#
#

Salmo barriak: "JAINKOAREN BERBEA"


Zure Hitza, Jauna, bizirako bidea #
#
#

Jauna, zure Hitza,
gure bizitzarako bidea izatea nahi dogu.
Zure Hitza onartuz, bide barriak zabaldu nahi doguz;
barru-barrutik zure bila gabiltza.

Zure ikasle izan nahi dogu
eta egunero zuri entzun,
gure ibilbidea markatuko dauana
zure Hitza izanez.
Zure hitzetan, gure poza aurkitu nahi dogu.
Jauna, zabaldu gure begiak,
zure Hitzaren argira eta berotasunera.

Bete eta sendotu gaizuz zure Hitzaren indarrez;
aldendu guzurretik, zure maitasun legea jarraitu deigula.
Jauna, zure aginduen bidetik, zaindu gaizuz zutunik,
bizia eginez geure bihotzean gorde nahi ditugu.

Askeak eta zoriontsuak izateko irakatsi eiguzu zure jakituria;
izan gure irakasle eta bizitzan kokatzen ikasiko dogu.
Zure Aita-Ama bihotzaren ezkutuak ezagutzera emoiguzuz
eta sakontasunez bizitzen ikasiko dogu.

Zure hitzak Zurekin eta anai-arrebekin bat egiten gaitu;
bera da gure itaunen erantzuna.
Zure Hitzak indargabeak indartzen ditu,
gure sinismen ahula janaritzen eta birsortzen.

Zure Hitzak egia eta zuzentasuna bilatzeko dinosku;
azkenera arte borrokatzeko eta maitatzeko.
Zure Hitza, behartsuak bide-lagun dabe,
eta bakearen alde dabizanak argitu eta sendotu.

Zure Hitzaren egitasmoan gure bihotzak sendo iraun daiala;
gure pozen iturria bera izan daitela.
Zure nahia betetzea beti bilatu deigula
eta bertan askatasun bidea aurkitu.
AMEN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue