#
#

Salmo barriak: "JAINKOAREN BERBEA"


Zure Hitzaren bila #
#
#

Jainko ona,
lagundu eiguzu zure bidea aurkitzen,
eta hurreratu gagizuz,
gure bihotzak bihotz-barritzen
eta barrutik aldatzera eroaten gaituan
Bizi Espiritura.

Zure Hitzean oinarrituz
erakutsi eiguzu zure nahia bereizten.
Zure bizi egitasmoa aurkitzen,
beste guztia itzi
eta bizitza zure zerbitzuan ipinteko,
altxor ezkutua aurkitzen.

Zure Hitzagaz aurkitzea
zure presentzia biziaz aurkitzea
gertatu dakigula.

Bibliako zati bakotxaren irakurketa,
zure nahia eginez
eta zure bideak jarraitu nahi dabenentzat,
jarraipenera konbidatzen gaituan,
bihotz-barritzera deitzen,
eta bizitza barria iragarten dauan
zure abotsaren oihartzuna gertatu dakigula.

Jauna, bizi garan egoeran
Zure Erreinuaren oinatzak aurkitzeko
emoiguzu begirada zorrotza.

Erakutsi eiguzu ALKARTEAN bizitzen
alkarrekin ikasteko
Hitzean eta bizitzan aurkitzen,
Ebanjelioan eta herrian,
historian…

Jauna, zure Hitzak
bihotz-barritu eta barriztau gaizala.
Gure begirakunea aldatu,
pausua emoteko adoretu,
sinismenean sendotu
eta testigantzan gogotsu.

Gure eguneroko bizitzarekin
zure Hitza
iragarri eta zabaldu deigula.

Zure aukerak bilatu deiguzala,
zure lehentasunetara bihotz-barritu,
zure aukeratuei lagundu.

Aita-Ama,
emoiguzu bihotz barri bat;
profeten bidez iragarri zenduanez,
zurearen antzeko bihotz bat:
onberatsunez eta leialtasunez betea,
hasarre-gatxa eta errukiz betea.

Mundu barriaren benetako haziak izango diran
ALKARTE BIZIAK eratu deiguzala.
Eskola izango diran alkarteak:
zuganako bideak ikasteko,
espirituari leihoak zabaltzeko
zure nahia eta zure proposamenak
ezagutzera emotekoak.

Aita-Ama, bihotz-barritu gaizuz,
eta egunero zure Hitzaz aurkitzeak,
garbitu daiala Zutzaz dogun irudia,
eta beti harritzen gaituan
zure begirada samurraz aurkitu.

Emoiguzu zure Hitzaren egarria,
emoiguzu zuzentasun gosea,
emoiguzu benetan bihotz-barritzeko gogoa,
Jauna, Biziaren Jainko ona.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue