#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Jauna, eskerrak zuri #
#
#

Jauna, ona zaralako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa dalako
.

Nik aldarrikatzen dot,
Zuk salbatu dozunak,
Zuk pekatutik atara dozunak,
zure maitasuna betikoa dala
esperientzia daben
beste askorekin batu dozunak.

Jauna, ona zaralako, eskerrak Zuri;
nire bakardadean galdurik
eta alkartearen bidea bilatu ezinean nengoanean;
hainbeste gauzaren gose-egarri nintzanean,
eta bizitza amaitzen,
Zuri dei egin neutsun eta larrialditik atara ninduzun;
Zuri dei egin neutsun eta atsekabetik libratu ninduzun.
Jauna, ona zaralako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa dalako.

Zuk nire egarriaren irrika baretu dozu,
eta nire gosea zure ondasunez ase dozu.
Zuk iluntasunetik atara nozu,
nire miseriak apurtu dituzu.
Jauna, ona zaralako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa dalako
.

Zuk brontze-ateak suntsitu zenduzan,
eta burdina-morroiloak hautsi dituzu.
Zuk baretu zenduan haize ekaiztsua,
eta on-aldiaren ondoren irrikatutako portura gidatu nozu.
Zuk basamortua ur-potzu bihurtu dozu
eta lur legorra iturburu egin.
Jauna, ona zaralako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa dalako
.

Zuk haundikiak lurrera botatzen dituzu
eta apalak goresten dituzu;
gose egozanak ondasunez betetzen dituzu
eta aberatsak esku hutsik bialtzen.

Zuk askatu nozu, salbatu nozu,
Zuk gizaki barria egin nozu;
Zuk herri bat emon deustazu;
Zu gure ondoan zatoz;
eta zure presentziaren argiaz,
gure bizitzaren iluntasunak argitzen dituzu.

Eta zure Erreinua egiten dan
lur barrira zuzentzen gaituzu,
erromesen ogi eta ura lez.
Bedeinkatua Zu, gure Jainkoa.

Jauna, ona zaralako, eskerrak Zuri,
zure maitasuna betikoa dalako
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue