#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Eskerrak Jaunari #
#
#

ESKERRAK JAUNARI,
HAREN MAITASUNA
BETIKOA DA TA.


Eskerrak Jaunari ona da ta.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Eskerrak Jaunen Jaunari.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Eskerrak Jainkoen Jainkoari.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Argi-zuzi haundiak egin ditu,
eguzkia egunaren zaindari,
ilargi eta izarrak gauaren zaindari.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Gauza guztien Jainko Jauna,
dana guretzat egin dau
eta gu Berarentzat egin gaitu.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Jauna onbera da eta zuzena.
Jainkoa errukiorra da,
beti onik ateratzen gaitu.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Jaunak maitez zaintzen gaitu,
ilunpean argitzen gaitu,
makalaldian sendotzen gaitu.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Jainkoa da gure Aita.
Berarengan dago gure azkena.
Bera da gure zoriona.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Jainkoak argitzen deusku bidea.
Berak arduraz zaintzen gaitu.
Beragaz ez gara bildur.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Beti daukat Jauna begi-aurrean,
Horrek poztutzen dau nire bihotza,
ez da inor Bera langorik.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Nire bizia Jaunaren eskuan,
beti nabil bere eskutik,
betiko bere eskuan nauka.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

Aintza Jaungoiko Aitari,
aintza Salbatzaile dogun Semeari,
aintza Espiritu Santuari.
HAREN MAITASUNA BETIKOA DA TA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue