#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Errukia eskatzeko salmoa #
#
#

Nire bihotza behartsu sentitzen da, Jauna,
lurreko hautsaren pareko.
Jarri egizuz, Jauna, zure eskuak,
zure bihotza nire mixerian,
eta bete zure errukiz nire bizia.
Zaindu nire bizia. Salbau naizu.
Zugan dot uste on.

Niretzat zer zaran agertu nahi neuskizu:
Zu zara nire Jainko,
nire Aita zara, Zuk maite nozu.
Zuri deika naukazu egun osoan.
Hau pozgarri da,
zure lagun izan gura dauanarentzat,
nire konfiantza Zugan jarri dot-eta.

Nik badakit Zu ona zarana
eta parkatzen deustazuna.
Badakit errukitsu zarana,
bere bihotza zure maitasunera
eta leialtasunera edegiten dauanagaz.

Entzun egidazu.
Adi egon zakidaz. Deika nagotzu.
Zeugaz egotera natortzu
eta zeure ondoan gelditzera.

Zure aurrean isilik nago,
Zuk nire bizitzaren barri ondo dakizu-ta.
Hemen naukazu, Jauna,
hona nire bihotza dan modukoa:
zure begi zolien aurrean ezertxo ere gorde barik.
Hemen naukazu buztin barria lez,
zure esku errukitsuak noiz moldatuko zain.

Zu haundia zara.
Erakutsi egidazu zure bidea, Jauna,
eta nire pausoak zure oinatzak
jarraitu dagiezala zintzotasunez.

Nire bihotza, ezelango zatiketa barik,
osorik zurea izan dedila.
Bihotz-bihotzez eskerrak Zuri, Jauna, ene Jainko;
beti esango deutsut Zu lagun zintzoa zarala.

Leza sakonetik salbau nozu.
Neuk bizi izan dot zure errukia!
Tentaldien saretik askatu nozu.
Neuk bizi izan dot zure errukia.
Zuk bizibarritu egin nozu, bidera ekarri.
Neuk bizi izan dot zure errukia!

Jauna, poztu egiten naz,
Jainko bihozbera zaralako.
Bai, poztu egiten naz,
bihotz samurreko eta
eroapen haundiko Jainko zaralako.
Poztu egiten naz,
errukiz betea eta leiala zaralako.

Zu, Jauna beti zagoz prest laguntzeko.
Zuk, Jauna, hartu nire lurrezko bihotza,
eta moldatu egizu zure errukiaren haundiaren arabera.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue