#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Doaneko pozaren salmoa #
#
#

Sinismenduna izan gura dot;
zugan sinisten dauan gizakia.
Zure Ebanjelioaren egia
nire bizitzako ardatz lez hartu.
Zu osokoa zara,
zure jarraipenian ez dago erdipurdika ibilterik.

Zu neurri barik emon zara
eta bardin eskatzen deuskuzu,
Jainkoak gizakioi “emondakoa” zara
bere “erregaloa”.
Zure aurrean zuzen jokatzera deituak gara;
konponketak ez dabe balio,
benetako sinismenak baino.
Argia zara eta gizakia
erronka baten aurrean ipinten dozu:
Zu edo Dirua; biak ezinezkoak dira.

Hau da zure erronka;
gizarte materialista baten aurrean agertzen deuskuzun erronka.
Dirua nagusi dan gizarte baten aurrean eskeintzen deuskuzun aukera.
Gizakia askea izan daiten egiten deuskuzun eskeintza.
Karga haundi barik egin behar dogun bidaia dogu aurrean.
Hasieratik egiten deuskuzun deia dogu:
dana itzi, dana saldu, ezer barik geratu;
eukitean, aginpidean eta sal-erosketan oinarritutako munduaren aurrean
egiten deuskuzun dei liluragarria dogu.

Jesus Jauna,
egiten deustazuzan eskabideei baietza emon gura deutset;
nire bihotzak errezera joten dauanean,
Zuri emondako baietza zaindu.
Kontsumismoaren aurrean, behar dodana hartu
eta neure bidea egin gura dot.

Garaile urtetzeko asmoz,
ez dot gura joko zikinetan jausterik.
Ez eta “laguntxoen” bultzakadarik.
Ni gora igon guran ez dot inor zapaldu gura.
Nire irudia zaintzeko,
ez dot gura guzurrik, tranparik edo lapurretarik.

Jesus Jauna,
emoidazu bihotz garbia;
zuzentasunez bidea egingo dauan bihotz garbia;
gauzen gainetik egoten dakian bihotz garbia;
kartak ahoz gora ipinten dakian bihotz garbia.

Jesus Jauna,
badakit “gauzak” berez ez dabela betetzen bihotza;
badakit, diru zalekeriak, esklabotza sortzen dauala;
badakit, “eukitearen eukiteak”, lotu egiten gaituela;
badakit, zu falta zaranean, bihotza hotzitu eta itsutu egiten dala.

Jesus Jauna, itsurea zaintzea ez dot gura;
ez dot gura egunkarietako lehen orririk;
ez eta aberatsen haizea nireganatu;
biharko bildurrez ez dot gura pilatzen ibilterik.

Jesus Jauna,
emoidazu eguneroko ogia eta jakin dagidala banatzen;
erakutsi eidazu zugan konfiantza izaten;
zure pozaren eta bakearen dohaiak nire bihotza hartu dagiala;
sendotu eta indartu nire bizitza;
ontasuna ereinez eta argia izanez askea egin nagizu.

Zuk bialdutako dohaiak bizitzeko gai egin nagizu;
beharrezkoa dodanez bizitzen ikasi dagidala;
nire aberastasuna, Zu eta senideenganako maitasuna izan dadila;
nire zoriontasuna, zuk maite nozula sentitzea.

Garbitasunaren Jauna:
emoidazuz Zu ikusteko begiak.

Eskuzabaltasunaren Jauna:
emoidazuz banatzen dakien eskuak.

Pobretasunean askea zaran Jauna:
emoidazu benetako bihotza.

Gizakiaren Jauna:
emoidazu, pertsonak diranetik baloratzeko grazia.

Betiko Biziaren Jauna:
emoidazu betiko baloreei begira dagoen bihotza.

Beharrezkoaren Jauna:
emoidazu pozez emoten dakian bihotza.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue