#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Zu zaitut, Jauna, nire ondasuna #
#
#

ZU ZAITUT, JAUNA,
ONDASUNA.


Zaindu nagizu, ene Jainko,
nire gordelekua Zeugan dago-eta.
Hauxe dinotsot Jaunari:
“Zeu zara nire ondasuna”.
Lurreko jainkoak eta jaunak
ez nabe beteten.

Jainko arrotzen irudiak
ugaritu egiten dabez;
nik ez dot inoiz ere nire eskuekaz
hareen odol-oparirik isuriko,
hareen izenak nire ezpanetan ez dodaz hartuko.

ZU ZAITUT, JAUNA,
ONDASUNA.


Jauna da nire oinordetzaren saila ta nire edontzia,
zeure eskuan dago nire zoria:
“Atal ederra urten jat niri,
betiko jat nire soloa”
.
Onulari jatan Jauna bedeinkatuko dot,
irakatsi egiten nau barruz.

Jauna daukat nire aurrean;
nire eskumaldean bera dodala,
ez dot zirkinik egingo.

ZU ZAITUT, JAUNA,
ONDASUNA.


Horregaitik poztu egiten jat bihotza,
alaitu egiten jataz erraiak,
eta nire haragia nasai-nasai dago:
Ez nozu heriotzara eroango-ta,
zure adiskideari usteltzea ezagutzen ere
ez deutsazu itziko.

Bizitza-bidea erakutsiko deustazu,
atseginez beteko nozu zure aurrean,
betiko pozez zure eskumaldean.
Aintza Aitari, eta Semeari eta Espiritu Santuari,
lehen lez orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan.
Amen.

ZU ZAITUT, JAUNA,
ONDASUNA.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue