#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Jainkoak maitatua sentitzen danaren otoitza #
#
#

Jauna,
Zuk begiratzen deustazu, barrura sartzen eta maite nozu.
Ondo dakizu noiz altxatzen nazen eta noiz jarten.
Zuk nire bihotzaren pentsamentuak ezagutzen dituzu.
Ibilian eta atsedenean, Zuk zaintzen nozu.
Badakizu zer egingo dodan...
MAITE NOZU, ZUZENTZEN NOZU, ZAINTZEN NOZU.

Nire berbak ahotik urten aurretik badakizu zer esango dodan.
Hainbeste maite nozu
zure maitasunak leku guztietatik hartzen nauala,
zure eskuen artean ezkutatzen nozu.
Neurrigabea zara, ikaragarria zara, jakintsua zara.
Niretzat oso haundia zara
eta ezin zaitut ez ulertu, ezta zure neurrira heldu.
Ezin dot zure begiradatik ihes egin ere
samurtasunez bilatzen nozulako,
egunez eta gauaz, leku guztietatik;
eta nahiz eta zuregandik ezkutatu,
ZUK NIRE BILA URTETZEN DOZU, HANTXE ZAGOZ.

Zu leku guztietan zagoz.
Zuk iluntasuna, argia bihurtzen dozu;
eta gaua, eguna.
Horregatik, Zuretzat dana argia da.

Jauna, Zuk sortu nozu,
Zuretzako bihotz bat egin deustazu.
Niregan eta gauza guztietan egin dozuzan mirariengaitik,
amaibako eskerrak emoten deutsudaz.
Itsasoko hondarrak baino gehiago dira eta ezin dira zenbatu.
Jauna aurkitu zaitut eta ez nago bakarrik.
Inoiz ez zara ni maite izateaz nekatuko.
ZURE MAITASUNA MIRAGARRIA DA.

Jauna, nik ere ezagutu nahi zaitut,
zure Hitza entzun nahi dot.
Batzuetan ez dakit zer esan nahi dozun,
baina guregaitik dozun maitasuna ikusten dot.
Jauna, begiratu nire bihotza, nik ere maite zaitut.
Zuk on guztia eta txarra dakizuz,
baina maite zaitudala dakizu.

Ireki nire bihotza eta sartu zaitez.
Zuk ezagutzen nozun antzera ezagutu nahi zaitut.
Bidean ez nagizu bakarrik itzi, eroan nagizu eskutik.
Eta… GIDATU NAGIZU ZUREGANANTZ.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue