#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Zoriontsu gizakia #
#
#

Zoriontsu zure bideetan
dabilen gizakia.


Zoriontsu diruaren morroi
ez dan gizakia,
bizitza honetako sareetan
jausi ez dana,
bere burua saldu ez dauana.

Zoriontsu boterearen
esanetara ipini ez dana,
lankidearekin anai jarraitzen dauana,
egiari eusteko burrukan diharduena.

Zoriontsu modaren morrontzan
jausi ez dan gizakia,
iragarki maltzurrei zin egiten ez deutsona,
barritsuen hitzak bereak egiten ez dituena.

Zoriontsua mehatxuei
bularra ipinten deutson gizakia,
justizia bere helmuga izanik
bide zuzena aukeratu dauana.

Zoriontsua zure bideetan
dabilen gizakia;
beti izango da bidaiarien adiskide,
ezinean doanaren anai-arreba.

Zoriontsu zure bideetan
dabilen gizakia.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue