#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Jaun bakarrari salmoa #
#
#

Zu nire Jauna zara, Zu barik ez dot ezer,
Zu barik ez dago zorionik.

Jaunaren errukiak beti-betiko kantatuko ditut,
eta zure leialtasuna iragarriko.

Jainko, sortu egizu nigan bihotz garbi bat,
aldatu nire barrua, ez kendu zure espiritua,
zure salbamenaren poza bihurtu eidazu.

Zuregandik dator ondasuna eta indarra,
Zu unibertsoko Jauna zara.
Zure eskuetan dago boterea eta aintza,
zuk haundiagotzen dozu eta guztiak indartzen dituzu.

Zoriontsua
Jainkoagan bere konfiantza jarri dauan gizakia.
Zoriontsua, Jauna aterpe lez hartzen dauan gizakia.

Nire arima goratu egizu Jauna,
nire izate guztiak zure izen santua,
zuk ezagutzen dozu zer dagoen niregan.

Zintzook, goratu egizue Jauna,
holakoen gorespena merezi dau.
Zoriontsua Jauna, Jainko dauan gizakia.

Guk Jaunarengan itxaroten dugu,
Bera da gure laguntza eta gordeleku,
Berarekin gure bihotza alaitzen da.
Bere izen santuagan fidatzen gara.

Kanta barria kantatuko deutsat Jaunari.
Jauna, zu haundi eta aintzatsua zara.
Sortutako guztiak zerbitu zaizala,
Aita-Ama ona beti izan zaralako.

Jauna, erakutsi zure bideak,
bideratu zure bide-zidorretan,
leialtasunez ibili nadila.
Irakatsi, Zu nire Jainkoa zaralako
eta nire Salbatzaile bakarra.

Jauna, hurrean zaitut, entzun nire ahotsa,
nire deadar hotsei egin kasu.
Errukitu zaitez nitaz.
Zure aginduekin bizkortu nagizu.

Jauna, zuk zaintzen eta ureztatzen dozu lurra,
egunero zure bedeinkapenez aberasten dozu,
zaindu eta kimu barriak bedeinkatzen dozuz.
Lurbira osoan guztion ereserkia merezi dozu.

Aintza eta gorespena Zuri, ene Jauna.
Gaur eta beti,
goratua eta bedeinkatua izan bedi zure izena.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue