#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Jaungoikoaren nahiara irekia dagoen gizakiaren salmoa #
#
#

Gaur, Jauna, nazan eta dodan guztiaz,
agertzen naz zure aurrean.
Izaki egarri eta behartsu lez nator…
erantzungo deustazula itxaro dot eta.
Nabari dot, ezin dodala bizi guztian ezbaian jarraitu,
erabaki bat hartzeko ordua heldu jat.

Mariaren antzeko bihotz irekiarekin jartzen naz zure aurrean,
nire begiak adi, zure Hitza zuzenduko deustazun itxaropenez.
Abrahamen antzera zure aurrean nozu,
bihotza itxaropenez gainezka,
nire bizia zure besoetan jarririk.
Zure aurrean nozu, Samuelen antzera,
bihotz eta belarri;
zure nahia ezagutzeko prest.

Hemen nozu, Jauna,
zure asmoak ezagutzeko irrika biziz.
Une honetan zer eskatzen deustazun
ziurtasunez jakin nahi neuke;
Samueli lez, argi hitz egin nagizula nahi dot
Ezbai luze batez gaixo nozu.
Aurka ditudan indar biak zalantzan naukate,
eta bitartean ez dot argi ikusten.

Atera nagizu, Jauna,
bizi dodan zalantza honetatik.
Benetan ezagutu nahi dot
hartu behar dodan bidea.
Nire barruan sartu
eta behar dodan besteko indarra jaso,
aitzakiarik bako erantzuna emon dagizudan.
Nitaz dozun bizi asmoa garbi ikustea
galarazten deusteen hainbat beldur
uxatu nahi ditut.

Zer nahi dozu nitaz, Jauna? Erantzun egidazu!
Gizarte honen erdian zure mezulari izango dan
ikasle ni izatea nahi al dozu?
Jauna, zer itxaro dozu nigandik?
Zergaitik ni eta ez beste norbait?
Zelan ziurtatu hau dala nire bidea eta ez besteren bat?

Hainbesteko ezbai korapilatsu honen erdian ere
jakin egizu, Jauna, eskatzen deustazuna beteko dodala.
Zure Erreinuaren iragarle nahi ba nozu,
kontatu nirekin, Jauna.
Nirekin bizi diran pertsonak zugana eroateko
kontatu nirekin, Jauna.

Oso osorik, gizakien artean zuri eskeinia lez
testigu izatera deitzen ba nozu,
kontatu nirekin, Jauna.
Eta nire belarri eta bihotzera
zure hitza esateko gogoz ba zagoz,
hitz egin, Jauna, morroi hau adi dozu eta.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue