#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Pozteko salmoa #
#
#

Jauna, ona da, bihotzez zuri eskerrak emotea,
eta egunero zuri pozez kantatzea.
Goizean zure leialtasuna aldarrikatzea
eta gauean benetan maite izan nozula zuri esatea.
Ona da esatea zure ekintzak, Jauna,
nire poztasuna eta nire itxaropena dirala.
Ona da zuri esatea zure eskuak egindakoa
poza eta jaia dirala niretzako.

Eskerrak emoten deutsudaz
eta bizitzaren dohai zoragarriagaitik pozten naz.
Eskerrak emoten deutsudaz
eta bateoaren dohai ederragaitik pozten naz.
Eskerrak emoten deutsudaz
eta zure Espirituaren dohai ederragaitik pozten naz.
Eskerrak emoten deutsudaz
eta zure Hitzaren dohai ederragaitik pozten naz.
Eskerrak emoten deutsudaz
eta bizirako Ogiaren dohai paregabeagaitik pozten naz.

Zure lanak bai ederrak dirala, Jauna.
Zure asmoak zein sakonak diran.
Zure proiektuak zein haundiak diran guretzat.
Zure nahiak zein sakonak diran bilatzen zaituenentzat.
Jauna, ederra da zu nire bizitzaren erdigunea izanez bizi izatea.
Jauna, ederra da zu nire bizitzaren Jauna zarala jakitea.

Jauna, askok ez zaitue ezagutzen,
eta pena emoten dau euren bizitza amaitzen diren gauzetan ipintea.
Askok ez dakie Zu Aita zaranik
eta guztiak samurtasunez maite dituzula.
Zu haundia zara betiko.
Zure maitasunak betetzen nau eta zoriontsu egiten.

Gizaki zintzoa palmondoa lez loratuko da,
garisolo emonkorra lez izango da,
frutua beti eskura izango dau
eta bere bizitza zure aurrean, Jauna, ederra izango da.

Jauna, ona da zuri eskerrak emotea
eta egunero zuri pozez kantatzea.
Ona da bihotza guztiz zabaltzea
eta zure argiak bizitza guztia bete daiala zure bakez.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue