#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Bihotz-hondoko salmoa #
#
#

Nire bakardadearen hondotik
deadar egiten deutsut, Jauna.


Nire nahaste-borrastearen hondotik
deadar egiten deutsut, Jauna.
Nire urduritasunaren hondotik
deadar egiten deutsut, Jauna.
Nire larritasunaren eta bildurraren hondotik
deadar egiten deutsut, Jauna.

Nire hustasunaren hondotik
deadar egiten deutsut, Jauna.

Nire harrokeriaren hondotik
deadar egiten deutsut, Jauna.
Nire kikilkeriaren hondotik
deadar egiten deutsut, Jauna.
Nire itxikeriaren hondotik
deadar egiten deutsut, Jauna.

Ez egizuz kontuan hartu, Jauna,
nire hutsegiteak;

bestelan nor legoke zure aurrean?
Zuri dagokizu parkatzea
eta Zugandik dator salbamena.
Itxaroten naukazu, zain naukazu,
Zure Berbea noiz entzungo zain nago;
benetan zain nagotzu, Jauna,
gauzaina egunsentia baino areago.

Nire bakardadea bete daizun,
itxaroten dot, Jauna.

Nire nahastea argitu daizun,
itxaroten dot, Jauna.
Nire larria eta bildurra gozatu daizun,
itxaroten dot, Jauna.
Nire kantsakizuna bigundu daizun,
itxaroten dot, Jauna.
Nire azal-huskeria sakondu daizun,
itxaroten dot, Jauna.

Nire hustasuna bete daizun,
itxaroten dot, Jauna.

Nire harrokeria zelaitu daizun,
itxaroten dot, Jauna.
Nire porrotaldian adoretu naizun,
itxaroten dot, Jauna.
Nire itsutasuna argitu daizun,
itxaroten dot, Jauna.
Jauna, entzun nire deadar-hotsa,
begoz zure belarriak
nire eskariaren dei-hotsera adi!

Nik Zugan itxaroten dot, Jauna,
gauzainak egunsentia lez.
Nik Zugan itxaroten dot, Jauna,
gaixoak goizaldea lez.
Nik Zugan itxaroten dot, Jauna,
maiteminduak bere maitea lez.
Nik Zugan itxaroten dot, Jauna,
nekazariak uztaldia lez.
Nik Zugan itxaroten dot, Jauna,
mendigoizaleak mendigailurra lez.

Nire hondoaren hondotik
Zuri deadarka naukazu, Jauna,

Zuri erruki izatea dagokizu-ta.
Bihotz-hondo-hondotik
Zuri deadar egiten deutsut, Jauna,
nire hutsegite guztitik salbau nagizu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue