#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Bihotz irekiaren salmoa #
#
#

Jainko, zu nire Jainko zaitut, goizetik bilatzen zaitut.
Egunero bizia eskeintzen deustazu,
nire bizitza animatzen eta bizkortzen dozu.
Nire bihotza argitara irekitzen dozu,
eta, erne, zuhur egotera deitzen dozu.
Bateratua, aurrez-aurre,
osotasunean eta harmonian ikusi nahi nozu.

Zure egarri naz, zure maitasunaren eta leialtasunaren egarri.
Zure egarri naz, zure bakearen eta barkamenaren egarri.
Zure egarri naz, zure garbitasunaren eta poztasunaren egarri.
Zure egarri naz, zure sendotasunaren eta ontasunaren egarri.
Nire haragiak, urik bako lur gogor lez
zure irrika dau.

Goizeko ihintzaren zain lez
nire izate guztia irekitzen da zure graziara.
Mugabako zure Bizitza itxaronez
nire bizitza osoa Zugana zuzendua dago.
Zure indarra eta niregan zure aintza ikusiz,
nire barruan, nire bihotza, alaitzen da.

Bizi izateko gogoa emoten deustazu.
Zure bizitza nire existentziaren zentzuna da.
Zure leialtasunak bizitzak baino gehiago balio dau.
Zure adiskidetasunak, garaipen guztiak baino gehiago.
Zure presentziaz ase nahi dot.
Zure Espiritu Santuz bete nahi dot.
Zure graziaren osotasuna sentidu nahi dot.
Ohean zutaz oroitzen naz.
Zu nire gauean izarrik zagoz.

Gauaren isiltasunean esnatzen nazenean,
nire bihotza, zu bertan bizi zarala ohartzen da.
Zure hegalpean pozez abesten dot.
Nire arnasa zuri lotua dago.
Zure maitasunak eusten nau.

Ene Jainkoa, nire bihotza zurekin alaitzen da,
nire bizitza zurea dalako.
Ene Jainkoa, nire bihotza zurekin alaitzen da,
zure Bizitza nirea dalako.

O Jainkoa, zuregatik beti izarrik nago,
zuregaitik, zutunik mantentzen naz, adi,
nire bizitza iluntzen danean zuregaitik goiz jaikitzen naz,
zuregaitik hasten naz beti, naiz eta nekatuta sentidu.

O Jainkoa, nire Jainkoa zaitut: Jainko bizia!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue