#
#

Salmo barriak: "BIZIAREN JAINKOA"


Gogoa jasotzeko salmoa #
#
#

Nire begiak mendietara jasoten dodaz:
nundik niri laguntza?
Nire eskuak jasoten dodaz gauez:
nundik niri laguntza?
Bakardadean jasoten dot nire bihotza:
nundik niri laguntza?
Jaunagandik nire laguntza,
zeru-lurrak egin dituan Harengandik.

Nire porrota isilean jasoten dot:
nundik niri laguntza?
Barriren barri hasi-beharra isilean jasoten dot:
nundik niri laguntza?

Nire arazo eta nekeak jasoten dodaz:
nundik niri laguntza?
Jaunagandik nire laguntza,
Zeru-lurrak egin dituan Harengandik.

Nire zentzunbako bizikerea jasoten dot:
nundik niri laguntza?
Ezinaren kontra egon-beharra jasoten dot:
nundik niri laguntza?

Ene Jainko, ez itzi nire oinei kilikolo egiten,
egundo lotan ez zagozan Jainko Horrek.
Ene Jainko, ez itzi barriro lupetzetan jausten,
egundo ez lorik, ez atsedenik ez dozun Jainko Horrek.

Ene Jainko,
ez itzi zentzun barik nire bizia luzatzen,
nire izatearen errazoi zaran Jainko Horrek.

Ene Jainko, gorde naizu zure kerizpean,
bidez nekaturik natortzu-eta.
Ene Jainko, zure kerizpean gorde naizu,
nire bihotza urbako lur lehorra lez dagota.

Jauna, gatx guztitik zaindu naizu,
bizitzaren hondarreko narraskerian bizitzen
gogaiturik nago-ta.
Jauna, gatx guztitik zaindu naizu,
bizitza ez dan bizitza
bizitzen nekaturik nago-ta.

Zaindu nire bizia
eta Biziaren mailara jaso egizu, arren.
Zaindu nire bizia
eta ezarri egiozuz hegoak
,
jauspidetik iges egin dagian.
Zaindu nire sartu-urtenak.

Barriro hasteko eta hobea izateko
gogoa izan dagidan
.
Zugana jasoten dodaz nire begiak, Jauna,
uste osoz laguntza
Zugandik itxaroten dot-eta.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue