#
#

Salmo barriak: "GORALPENA"


Gozatzeko salmoa #
#
#

Jainko, nire Jainkoa, zein haundia zaran!
Nire bihotzak zuri kantatzeko
eta zu Jainkoa zarala esateko gogoa dau.

Argiak soi-gaineko lez batzen zaitu.
Edertasunez eta dotoretasunez estaltzen zara.
Zerua denda haundia lez irekitzen dozu
eta zure mahaian jartera gonbidatzen gaituzu.

Hodeiak karroza bat lez dira zuretzat
eta Errege lez haize hegoetan aurrera egiten.
Lurra irmo eta seguru itzi zenduen
eta ez dau inoiz zalantzarik izango.
Guretzat egin zenduen.

Itsasoen mantuaz estali zenduen,
eta urak mendietan gelditu ziran;
gero euren bidea bilatu eben
mendiak igon eta haranak sortzen ziran bitartean.

Iturburuetatik ibaiak sortzen dituzu
eta bertan landetako piztiek edaten dabe.
Hareen ondoan zeruko hegaztiak bizi dira
eta basoaren barruan euren kantua entzuten da.
Nire Jainkoa, zein haundia zaran!
Nire bihotzak zuri kantatzeko gogo dau!
Mendiak ureztatzen dituzu eta lurra emonkor egiten da,
eta abereentzat belarra urtetzen da,
eta soloetako ogia eta alaitzen gaituen ardoa.
Zikoinak bere abar habia izten dau
eta haitzetan ahuntzak gora egiten dabe.

Ilbetea eta ilbera egin zenduzan
eta eguzkia argiaz eta bizitzaz bete zenduen.
Nire Jainkoa, zein haundia zaran!

Illuntasuna bialtzen dozu eta gautzen da
eta oihaneko basapiztiak inguruan dabiltza;
eta kumeek harrapakinetik orro egiten dabe
euren janaria zuri eskatuz.
Gizakia bere lanetara urteten da
eta ildoa irekitzen dau arratsera arte.

Zenbat dira zure lanak, Jauna,
lurra zure mirariez beteta dago!

Itsasoa hor dago, Jauna: zabal eta luzatua.
Arrainak bidea irekiz zeharkatzen dabe.
Guztiak, zuk janaria noiz botako zain;
botaten deutsezu eta harrapatzen dabe;
zuk eskua irekitzen dozu eta ondasunez asetzen dira.
Zure arnasa bialtzen dozu eta sortzen dituzu
eta birbetetzen dozu lurreko izatea.
Jainko, nire Jainkoa, zein haundia zaran!

Jauna, Aintza zuri, betiko.
Nire bihotzak beti gozatu daiala zure mirarietan.
Bizi nazan bitartean kantatuko deutsut,
zure presentziarekin poztuko naz.

Jainko, nire Jainkoa, zein haundia zaran!
Zure mirari guztiak ikusterakoan,
nire bihotza alaitzen eta pozten da.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue