#
#

Salmo barriak: "DEIA - JARRAIPENA"


Konfiantzazko salmoa #
#
#

Jesus Jauna,
nire biderako argia;
itxaroten dodan Salbatzailea zara.
Zergaitik bildurtu?
Noren bildur naz, Jauna?

Bidekurutzearen antzekoa da bizitza,
eta batzuetan, zein bide hartuko gelditzen naz.
Jesus Jauna, zugan sinisten dot.
Zu zaitut nire bizitzaren babesa,
nork ni ikaratu?

Buruz dakit: zuri jarraitzea eskakizun haundikoa da.
Nire inguruan gauza errez asko ikusten ditut!
Badakit, Jauna, horrelakoak jarraituz,
bilatzen dodan askatasuna ere galdu egingo dodala.
Zuri jarraituz eta zugan fidatuz, badakit,
bideko oztopoak desagertzen joango dirala.

Guzurra eta indarkeria aurkitu arren,
atseginak eta diruak inguratu arren,
nire bihotza sendo dago zugan, Jesus Jauna.

Publizitatea aurka euki arren
eta nire giza duintasuna galtzeko deia
bazter guztietan ikusi nire begiek,
nire bihotzak ezetza esango dau,
zugan baretasuna aurkitzen daualako.

Gauza bat eskatzen deutsut, Jauna, eta horren bila nabil:
zugaz bat eginda bizi, nire lagun lez hartu
eta zure benetako adiskidetasunaz poztu.
Aterkiak euria danean egiten dauan antzera,
tentaldian babestuko nozu;
tentaldian zure denda barruan ezkutatuko nozu,
eta atx gainean lez ziur sentituko naz.

Jesus Jauna, entzun nagizu, deika naiabiltzu.
Erruki nitaz. Zure aurpegi bila nabil.

Nire bihotzak maite nozula dinost,
nigan zagozala,
benetako lagun lez
nire arazoekaz arduratzen zarala.

Zure aurpegi bila nabil: ez eidazu ezkutatu.
Zu zara nire Salbatzailea, ez nagizu bertan behera itzi.
Nire aita-amak itziko banindute ere,
zu beti nire ondoan zaitudanaren
ziurtasuna emoidazu.

Jauna, erakutsi zure bidea,
eroan nagizu bide lauetatik.
Zure laguntza gozatu gura dot beti.
Zure Bizitza nirean gozatu gura dot beti.

Jesus Jauna, zugan itxaro dot:
zuri jarraitzeko,
emoidazu bihotz ausarta eta adoretsua.
Nire biderako argia
eta fiatzen nazan Salbatzailea zaitudalako.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue