#
#

Salmo barriak: "KONFIANTZA - BIHOTZ APALA"


Jakinturiaren kantika #
#
#

Gurasoen Aita eta errukiaren Jauna,
zure hitzarekin gauza guztiak egin zenduzan,
eta zure jakiturian gizakia eratu,
Jainkoaren seme-alaba izateko,
Hitza onartzeko eta Hitzari bizia emoteko.

Emoiguzu JAKITURIAREN DOHAIA,
gauza onak eta ederrak aukeratzeko dohaia,
bereiztu, gozatu eta atsegingarri izateko.

Zugaz bat egitea errezten dauan dohaia
emoiguzu, Jainko Aita-Ama ona;
anai-arreben artean senidetasuna
eta hurtasuna bilatzen laguntzen dauana,
Espirituaren argira hurreratzen gaituana,
zure presentziaz gozatzeko,
zure indar sortzaileak egindako
naturaren edertasuna miresteko,
eta biziaren dohai zoragarria estimatu,
gagozan lekuan bizi-bide duinak sortuz.

Zurekin dago jakituria, zure ekintzak ezagutzen ditu,
munduaren sorreran zurekin egoen,
eta orain guregan, gure artean dago,
onbideratu eta bihotza aldatzen deuskuna.
Zuri atsegin jatzuna ezagutzeko argitu gagizuz,
eta gauza guztien, egoeren eta pertsonen bihotzera heldu gaitezela.

Inguruan dogunarekin harritzeko argia emoiguzu;
batzuk giza eskuen ondorena ikusten daben lekuan,
zure maitasunaren ekintza ikusi deigula;
Jainko Jauna, bizitzako bideak zure begiekin ikusi,
-eta barrutik-,
bizi horren zerbitzari izatera konbidatzen gaituen deia entzun.

Hurreratzen jakunak
bere ilusinoak edo gogo-faltak agertzen deuskuzanean,
entzun deiogun eta beragaz bat egin,
bialdu zure jakituria.
Anai-arreba lez bizi,
eta alkarrekin zure bideak aurkitu daiguzan,
bialdu zure jakituria.

Berak ezagutu eta ulertzen dau dana,
adorez, indarrez eta irmotasunez betetzen gaitu.
Gure makalaldian indarra dogu,
bake eta zuzentasun bidean konprometitzeko,
eta zuk, gure Jainko horrek, amesten dozun
mundu barri baten alde jokatzeko.
JAKITURIA horrek behartsuengana hurreratuko gaitu
eta negarrez dagozanakaz bat egitera.

Gure alkartea egiteko behar dogu;
bizi garan lekuan
bakearen erreminta eta anaitasun legamin
izan gaitezan.
Berak sendotuko ditu gure promes eta itxaropenak,
Jainkoaren maitasuna,
-gure bihotzetan isuria-,
gure munduaren onerako,
gure barruan egunero hasten joan daiten.

Ase gagizuz, Jainko Aita-Ama ona,
zure JAKITURIAZKO DOHAIAREKIN.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue